eufr



Txartelak salgai

3 egun, 6 eszena, 60 emanaldi: 50 euro!
Sarean ala herrietan

Txarteldegia

Egitaraua

Zein taldea, zein egunean, zein oholtzan?

Xehetasun guztiak sarean daude!

2012ko Egitaraua


Egitaraua

mapa

OstiralaLarunbataIgandea

ehz festibala 2012
Gibelherri Urbeltzeta Antxartea Plaza Itsasoa Erregelu

The Abyssinians

Igandea, 16:00 | Musika

The Abyssinians

Jatorria: Jamaika (Kingston)

44 urte existentzia, esperientzia eta jakiduria, baina beti eta lehen bailehen Reggae-a! Rastafarari aditu hauek reggae roots erritmo famatuarekin lagunduko dituzte beren aldarrikapenak. Gero eta arraroago egiten direnez arlo honetan famatuenetarikoak izan diren taldearen agerraldiak, ez denborarik gal! Reggae-rik gabe gabeko festibalik ezin denez irudikatu ; hara reggae ona, bikaina, mitikoa, azkarra...

Web gunea

Bideoa

Laket

Igandea, 17:00 | Musika

Laket

Jatorria: Goiherri (Gipuzkoa - EH)

Laket taldea ezaguna da herri eta auzoetako jaietako emanaldietan jartzen duen festa giro beroari esker. Heletan ere gure klasikoen eta mutxikoen entzuteko eta goztzeko aukera izanen dugu, igandeko eguna zoriontsu hasteko.

Web gunea

IPK Prod

Igandea, 12:00 | Musika

IPK Prod

2004tik, Iparraldeko Konpilazioak, tokiko eszena sustengatzen du. Aurten IPKk,disko grabaketarako hautatuak izan diren 8 musika taldeak aurkeztuko ditu EHZ festibalean.

Web gunea

Sopongo

Igandea, 10:00 | Musika

Xentimorik gabe

Igandea, 14:00 | Antzerkia

Xentimorik gabe

Jatorria: Donosti (EH)

Bi hamarkada baino gehiago munduan zehar itzulika. « Ray eta Nick » artista famatuei heldu zaie etxera itzultzeko ordua. Sasoi betean izanik ere eta munduko bazterrak nahasteko zaletasuna galdu ez duten arren, Honoriok emandako aholkua haintzat hartzea erabaki dute. Eta nor da Honorio? Galdetuko du baten batek. Lagunen bat? Otto misiolaria?

Artzain Xakur Txapelketa

Igandea, 10:00 | Beste

Artzain Xakur Txapelketa

Igande goizean, Artzain xakur adituak hor izanen dira beren artzainekin, 100 ardiren inguruan lehiatuko direnak! Momentu goxo bat pasatzeko parada.Gertakari ikaragarria eta ezin huts egina!

Bebe

Igandea, 18:00 | Musika

Bebe

Jatorria: Extremadura - ESPAINIA

Bebe, 2004ean ezagun egin zen Malo kantuarekin : emazteenganako bortizkeria matxistak eta tratu txarrak salatzen dituen kantu bat da. Ildo beretik, Pafuera telaras diskoak sari asko jaso zituen Espainian eta mundu zabalean. 2012ko otsailean, Bebe-k bere hirugarren diskoa,Un pokito de rocanrol, plazaratu zuen. Lan berri horretan, Bebe-k, bere ohiko flamenko espirituari rock influentziak sartu dizkio.

Web gunea

Bideoa

Vendetta

Igandea, 19:10 | Musika

Vendetta

Jatorria: Euskal Herria (Nafarroa)

Vendetta 2008an sortutako talde nafarra da. Ska erritmo, reggae, rocksteady, ska-mex, rantxerak, texmex,patxanga eta ska-reggae bezalako erritmoek ematen diote bizitza rock indartsu baten erreferentzia iraunkorrarekin. Vendetta taldearen “Puro Infi erno” bigarren diskoa aurrekoa bezain alaia da. Vendetta taldea festaren alderik oldarkorrena da: jaiari su gehiago botatzen zaionean jai sutsua bihurtzen da.

Web gunea

Bideoa

Stephanie Dessein

Igandea, 12:00 | Musika

Stephanie Dessein

Jatorria: Frantzia

Stéphanie Dessein-en musikak humorea, tristezia, amodioa eta ferekak nahasten dituen bidai bat osatzen du... Ixtorio, pertsonaia eta egoera ezberdinekin, publikoak mementu goxo baten pasatzeko aukera ukanen du.

Otrema- Serigrafia

Igandea, 10:00 | Beste

Otrema- Serigrafia

Nahi duzu EHZ festibaleko orroitzapen bat...? Zuk eraiki eta imprimitu zuzenean EHZ ren argazki edo logoak zure kamisetan !

Behelaino / Sorgin

Igandea, 16:00 | Antzerkia

Behelaino / Sorgin

Joan den urtean Lagunarte konpainia izan zen Sorgin proiektuaren eramailea. Aurten Behelaino antzerki lana aterako da. Kitzikatzan/k eta Battitta4Ttitta taldeetan ari izan diren bost antzerkilari bildu dira, komedia honen muntatzeko: errekaren erritmoan eraiki den Behelaino herrian proiektu erraldoi baten mentura da. Herriak arnas berri baten beharra ote du edo itoko ote da? Herriko ostatuan 5 pertsonaien ibilbideak gurutzatzen direla eta, eguneroko zalantzak, gorabeherak eta herri dinamikak plazaratu nahi ditu obra honek.

Elkarteen Herrixka

Igandea, 10:00 | Beste

SuTaGar

Igandea, 20:00 | Musika

SuTaGar

Jatorria: Eibar - Gipuzkoa

Su ta Gar taldea, 1987an sortu zen Eibar-en. Euskal musika mailan, sortu ta bereharala ezagun egin den talde horietariko bat da. Bere musika influentziatu duten taldeak, Judas Priest, Iron Maiden, Annihilator edo Metallica bezalakoak izan dira. 2011 bukaeran plazaratu zuen taldeak bere azken diskoa : ?Ametsak Pilatzen?. Lan hori, kritika onak jasotzen ari da, batez ere musikan berezitutako hedabideetan.

Web gunea

Bideoa

HK & les Saltimbanks

Igandea, 21:15 | Musika

HK & les Saltimbanks

Jatorria: Frantzia

Sei musikarik inguratzen dute HK, (Ministère des Affaires Populaires taldeko kantaria) 2006an sortu HK et les Saltimbanks proiektuan. Rap alaia, chaabi estiloko musika edota reggae-a nahasten dituzte. Erresistentziarako deia egiten dute, grebalarien himnoa bilakatu den « On lâche rien » kantuak erakusten duen bezala.. 2008 an Map maitatu duzu? ZEP iazko edizioan? Aurten Hk et les Saltimbanks-en kontzertuaz gozatzen ahalko duzu, azken hilabeteetan fama hartzen ari den taldea. Heletako pentzea girotuko du, publikoa sutan jarriz!

Web gunea

Bideoa

The Lookers

Igandea, 12:55 | Musika

The Lookers

Jatorria: Ziburu



Web gunea

Photopiteau

Igandea, 10:30 | Beste

Photopiteau

Irriño bat.... KLIK! Argazkitan hartua zira... Eta erakutsia...

Zikiroa

Igandea, 14:00 | Beste

Aurten ere Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak zikiroa antolatzen du erregelun, jateko ona eta giro beroa segurtatuak izanen dira !

Raggasonic

Igandea, 22:05 | Musika

Raggasonic

Jatorria: Frantzia

Raggassonic taldea 1990an sortu da eta kasik 10 urtez kristoren arrakasta lortzen dute NTM-en labelean. 1998an taldea bereizten da taldekideen arteko arazo batzu tarteko. 2010ean taldea berriz osatzen da, bere jarraitzaileen plazerrerako! 2010 ean,Raggassonic taldea berpizten da hainbat kontzertu emateko. 2012 an disko berri bat aterako dute.

Bideoa

Begiz Begi

Igandea, 13:50 | Musika

Begiz Begi

Jatorria: Baiona



Web gunea

Haurren Xokoa

Igandea, 11:00 | Beste

Haurren Xokoa

Aurten, haurren xokoa idekia izanen da Igandeko egunean zehar. Animazio, tailer pedagogiko, margo, zirko, joko... Haurrek ere beren festibala egin dezatela...

Torii

Igandea, 14:45 | Musika

Torii

Jatorria: Donibane Lohizune, Baiona



Web gunea

Orkresta

Igandea, 11:00 | Musika

The Balladurians

Igandea, 15:40 | Musika

The Balladurians

Jatorria: Baiona



Web gunea

Zigante + Gaitero

Igandea, 12:00 | Musika

Saltoka

Igandea, 12:30 | Musika

Lipdub

Igandea, 13:30 | Beste

Lipdub

Docteur Troll

Igandea, 14:00 | Antzerkia

Docteur Troll

Jatorria: Aveyron (Frantzia)

Troll medikuak mogette forma duen mahai baten gainean kontsultak egiten ditu. Mago horrek erremedio eta pozioen ordez magiazko itzuli harrigarri eta irringarriak erabiltzen ditu. Close-up-an berezitua den mediku honekin festibalarien atentzioa arrapatua izanen da eta ez dute ikusiko denbora pasatzen. .

Zup/Etxepare:

Igandea, 14:00 | Beste

Etxepare lizeoko Zup eko ikasleek elkarrekin eraikitako proiektua aurkeztuko digute. Hori da dantza, Hip Hop a eta antzerkia.

Prana

Igandea, 15:45 | Dantza

Prana

Jatorria: Bordale (Frantzia)

Bordaleko ADAGE formakuntza zentroko ikasleek pieza koregrafiko bat sortu dute « Prana, source de vie », Pierre Henry-ren « Mouvement-Rythme-Etude » Obra musikaletik inspiratua.Pranak, bizia eta arnasketa ditu aipagai.

Balsamo

Igandea, 16:30 | Antzerkia

Balsamo

Jatorria: Le Mans (Frantzia)

Antzerki improbisaketan eta musika eskuetan, Heletako karrikak alaituko ditu « garde champêtre » hunek !

Plastikos

Igandea, 16:30 | Musika

Plastikos

Kukai

Igandea, 17:00 | Dantza

Kukai

Jatorria: Errenteria (EH)

Kukai Dantza Konpainiak dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu. Dantza Konpainiako dantzariak koreografo talde batekin elkarlanean jardun dira, eta haiekin egindako lanaren emaitza da KARRIKAN ikuskizuna. 3 partez osatua da, eta EHZn haietariko bat ikusteko parada izanen da: SORBATZA. Damian Muñoz-Virginia Garcia bikotearekin sortutako ikuskizuna. SORBATZA oreka berrezarri nahi duten lau gizonezkoen arteko errituala da. Gerra sinbolo bat, bakea eraikitzeko; bizitzaren simbolo bat heriotzari konjurua egiteko.

La main s'affaire"all right"

Igandea, 18:00 | Musika

La main s'affaire

Musika

Youssoupha

Rap Franc CFA

SuTaGar

Mari

HK & Saltimbanks

On lâche rien

The Moorings

Away from home

Bideoak


Igo

Xehetasun praktikoak

Lo egiteko

Akanpalekua zaindua eta urririk izanen da. Akanpalekuan bertan komunak, dutxak, eta Heletako elkarteek prestaturiko gosaria hartzeko aukera izanen da. Lo egiteko beste aukerak Inguruko aterpetxe eta hotelak badira. Xehetasunak: Heletako herriko etxea 05 59 37 61 65

Jan eta edateko

Bertan, kalitatezko sukaldaritza : tokiko produktuak, laborantza biologikotik zein bidezko merkataritzatik eratorritakoak

Jatekoak

Taloak, ogitartekoak, pintxoak, entsaladak... Heletako ostalariek hainbat plater konbinatu eskainiko dituzte. Goiz guziz, gosariak proposatuak izanen dira akanpalekuan.

Edatekoak

Festibaleko ostatuak izanen dira gune ezberdinetan + Heletako ostatuak plazan Stand garagardo bereziekin: bob's beer, akerbeltz, eta abar.

Etortzeko

Autobusak

Bilbotik, Donostiatik, Iruñatik, Hendaiatik, Mauletik, Baionatik... Ibilbideak eta erreserbak: ehz-festibala.eu ou www.basque-bondissant.com

Autokonpartitzea

Baionatik: 20 minutu; Donostiatik: ordu bat; Bilbotik: bi ordu

Info gehio: www.123envoiture.com

Aparkalekua: Aparkaleku zaindua eta dohainik izanen da.

LABEL VIE garraio konpainiak bidaiak antolatuko ditu Heleta arte festibala denboran. Baiona-Angelu-Miarritze zonaldetik, 1 eta 8 pertsona artean. Erreserbatzeko: 06.25.76.97.69


Haurren txokoa

Aurten, haurren xokoa idekia izanen da Igandeko egunean zehar. Animazio, tailer pedagogiko, margo, zirko, joko... Haurrek ere beren festibala egin dezatela...

Ingurumena

Bil ta Garbi-rekin elkarlanean, Brigada berdeek ingurumena zaintzearen aldeko sentsibilizazioa burutuko dute. Hori bultzatzeko, akanpalekuan zikin poltsak banatuko dira eta gune osoan zehar zaborren bereizketa sistema martxan ezarriko da.

Prenbentzioa

Festibalean elkarte ugarik parte hartuko dute: ARIT, BIZIA (Munduko Medikuak), ANPAA, AIDES, GEHITU, LGP Biarritz... Hainbat prebentzio kanpaina burutuko dira beraiekin elkarlanean.


Kasu!

Debekaturiko objektuak:berinezko boteilak, alkoholdun edaridun boteilak, kanetak edo latak. Legeari jarraiki, heldu batez lagundurik ez dauden 16 urtez beheitiko gazteei ez zaie gunean sartzea baimenduko. Animaliak gunean debekatuak dira. Kaleko salmenta debekatua da, gunean zein inguru hurbiletan.

Bankuak

Bankuak: Heletako herrian ez dago kutxazain automatikorik. Dirua ateratzeko (10 minutu) edo Donibane Garazira (15 minutu) Joan beharko da.



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!