Egitaraua![]() | Info praktikoak![]() | Txarteldegia![]() |
Laguntzaileak![]() |
Artistak![]() |
Hedabideak![]() |
2013ko Otsailaren 14a
Euskal Herria zuzenean festibalak bere 18. urtea ospatuko du aurten, Herria Zuzenean sentitzen ahalko dugu berriz. 18 urte, arduren urtea, esperientzia berriena, arriskuena eta gogo guzien urtea.
2013ko Otsailaren 14a
2007an egindako biraren ondoren, Fermin Muguruzak ikus-entzunezkoaren arloari eskaini zion bere arreta, arabiar herrialdeetako musikari buruzko dokumentalak eta ZULOAK bere azken filma eginez.
2013ko Otsailaren 14a
Lehoi erregearen bersortzea ! « Rebirth » (2012) izena du reggae musikaren sortzailetarikoa den artista honen azken lanak. Bersortze batetaz ari gira, 64 urterekin oraindik energia amaigabeaz beteta direlako kantu hauek ere. Garai ezberdinetan etengabe berritzen den publikoa da Jimmy Cliff-ena. Eszenaz, biretaz eta publikoaren kontaktuaz ezin aseturik dabil EHZ-n izango den artista. Cliff-en bersortzea ez da hitzetan geratzen, hala nola duela aste bat reggae musikan diskorik onenaren Grammy Awards saria jaso zuen.
2013ko Otsailaren 14a
Duela 19 urte hasitako lau anai arreben arteko abentura bat da “Les Ogres de Barback”.
2013ko Otsailaren 14a
Willis Drummondek eragin frango haundia lortu du azken 5 urteetan Euskal Herri osoan. Euskal Herriko, Frantziako, Belgikako edo Espainiako eszena guziak ezagutu ditu “Willis”-ek. 3 albuma eta “live” baten ondotik, hona datoz orain haien azken opus-aren aurkeztera : “A ala B” laugarren albuma.
2013ko Otsailaren 14a
Arrate Rodriguez moldatutako emazte hirukotea, Fermin Muguruzak egindako doku-fikzio baten fruitua da.
2013ko Otsailaren 14a
Bilboko Barakaldo auzotik etorritako 17 urteko+Belaunaldi aintzidari baten sinbolo gisa etorriko dira Lekornera, etorkizuneko talde ospetsu bat izaiteko gai direla frogatzera.
2013ko Otsailaren 14a
« 4 gazte, 4 haizetara… ». Orain dela bi urte Mungiako (Bizkaia) gazteak Euskal Herriko eszenetan haien muturra erakusten hasi direla. 2011-an, haien erakasle batek maketa bat bidali zuen RNE irratira « Disco grande” lehiaketakari, gazteei ezer erran gabe, eta ilusio haundia sortu zuten 3. saria irabaziz « Beautiful world » kantuarekin…
2012ko Apirilaren 27a
17 urte. Bata bestearen atzetik joan zaizkigu denak. Bizitzan bezela urtez urte garatuz eta indartuz doa EHZ. Bizitzan ez bezela nahiz eta heldutasuna deitzen den horretatik hurbildu, festibala sortu zuten elementuak ez dira galdu bidean, gazteria, kultura, konpromezua, herria.
2012ko Apirilaren 27a
17 urte betetzen dituela, Euskal herria zuzenean festibala datorren ekainaren 29/30 eta uztailaren 1ean iraganen da…. Heletan… 20 urteak ospatu arte bederen. Azken urteetako zalantzak atzera utzita, Heletako herriarekin berrikitan izenpetutako 3 urteko hitzarmenak lasaitasun gehiago eman dio elkarteari, bere formularen garatzeko aukera emanez, aurten eta nola ez datorren urteetan ere.
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012