eufr



Historikoa

EHZ, 1992-an sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo hortatik sortu zen,1996an Arrosako zolan. Garai hartan, festibala gutti zeuden Euskal Herrian zein Europa osoan.

Geroztik, EHZ-k beti lan ardatz berdinen inguruan lan egin du:

  • Dinamika azkar baten planteatzea Iparraldeko barnekaldean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan,
  • Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloreztatzea,
  • Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea,
  • Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu eta loturak sortu.

Elkartearen eginkizun nagusia, 16 urtez 3 eguneko festibalaren antolakuntza izan da dudarik gabe:

  • 8 urtez Arrosan (1996-2003)
  • 5 urtez Idauze-Mendin (2004-2008)
  • Heletan (2009-tik landa)

Harian ari...

Agur eta ohore Doluminak eta elkartasuna gure laguntzailea izan den Mikel Illarramendiren senide eta lagunei.

2013ko Maiatzaren 21a

azken taldeak asteazken huntan : 3 talde gehiago programazioa bukatzeko

2013ko Maiatzaren 13a

Donostiako 8 gazteak atxilotuak Manifa gaur bertan eta apirilaren 20eko Baionako hitzordua anulatua. Adi egon eta segi mobilizatzen.

2013ko Apirilaren 19a

EHZ eskubide zibil eta politikoaren alde Denak gira askegunea

2013ko Apirilaren 15a

EHZ 2013 kantu berria Kantu berria laster aterako da. Aitzin gusto bat : www.kanaldude.tv

2013ko Apirilaren 15a

EHZ biltzar nagusia heldu den urtarrilaren 5ean, larunbatez, goizeko 10etan Ttattolan (Hazparnen)

2012ko Abenduaren 24a


Igo


C'est bien évidemment à Hélette que EHZ appelle bénévoles et festivaliers pour l'édition 2012. Pour ce 17e volet du festival, rendez-vous est pris les 29-30 juin et 1er juillet 2012.

Xehetasunak...

Festibalaz gain, EHZ elkarteak EhrZ musika lehiaketa antolatzen du urtero, "musikak anplifikatu" lemarekin, Euskal Herriko taldeen sustengatzeko, bultzatzeko eta musika sorkuntzeri ikusgarritasun bat emateko.

EhrZ, Euskal Herriko talde guzei zuzendutako deialdi zabal batean oinarritua den proiektua da. Publikoarekiko ikusgarritasun bat eskaintzeaz gain, proiektuak eszena profesionaletan jotzeko aukera ematen du taldei, ahantzi gabe irabazleak hainbat kontzertutan parte hartuko duela, eta horien artean, Ehz festibala.

Xehetasunak...

EHZ-ren Artean egitasmoak sorkuntza garatu eta bultzatzeko xedea du.

2011an Irudikatu proiektuaren arrakastaz jabetuta, bigarren saioarekin dator EHZ. Iaz 43 obraz osaturiko erakustaldi ibiltari batean parte hartu zuten 21 artistek.

EHZ-k beraz proiektu hau garatu eta sendotu nahi du. Aurtengo egitasmoak "Artean" du izena eta "ideiak irudikatu" lemapean deklinatzen da.

Xehetasunak...

Programaren helburua tokiko artisten, artista kolektiboen eta elkarteen laguntzea da (profesionalak ala ez), horietariko bati sorkuntza berezi baten sortzea proposatuz festibalarentzat.

Sorgin-en bitartez, EHZ-k laguntzaileen eta festibalzaleen errolari garrantzi gehiago ematen dio haien parte hartzea proiektuan sustatuz.

Xehetasunak...



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!