eufr



Praktikan

  • Prezio apalen politika: Txartelen eta tokian bertan diren produktuen prezioen mugatzea ahalik eta jende gehien lor dezan hitzorduetara hurbiltzen
  • No pub: EHZk ezeztatzen du kontzertu gune guzietan publizitatea izaitea
  • Kontsumo etikoa: EHZk garrantzi asko ematen dio prudukzio iraunkorretik datozen tokiko produktuen salmentari
  • Laguntzailegoa: EHZk %99an laguntzailegoari esker funtzionatzen du, gaualdiei dimensio humano bat emanez eta arduren kudeaketa gazteen esku emanez
  • Prebentzioa: EHZk bestaren inguruko arriskuei buruzko prebentzio mezuak zabaltzen ditu (drogak, ihesa, auto istripuak...)
  • Barnekaldean dinamika baten sortzea: EHZk barnekaldean gertakariak ahalik eta gehien antolatzen ditu husten ari den zonalde hori dinamizatzeko
  • Tokiko artisten eta karrikako arteen hedapena: EHZk ez ditu bakarrik afitxa buruak joarazten. Hala nola, karrikartea eta tokiko sorkuntzak sustengatzea helburu du. Festibala ez da bakarrik gaueko gertakari bat; ordutegi biziki zabala ukanez, animazioak goizeko 10etan hasten dira goizeko 4etan bukatzeko
  • Hego eta ipar Euskal Herritarren arteko loturen azkartzea: EHZ-k gertakari guzietan, hegoaldeari zuzendutako komunikazio kanpainak eramaten ditu, partaide ezberdinen laguntzarekin (Topagune erakundea adibidez), hego eta ipar Euskal Herriko talde eta artistak etorraraziz, etab

Harian ari...

Egun bakoitzetako txartelak salgai ! ehz-festibala.eu

2012ko Apirilaren 27a


Igo


C'est bien évidemment à Hélette que EHZ appelle bénévoles et festivaliers pour l'édition 2012. Pour ce 17e volet du festival, rendez-vous est pris les 29-30 juin et 1er juillet 2012.

Xehetasunak...

Festibalaz gain, EHZ elkarteak EhrZ musika lehiaketa antolatzen du urtero, "musikak anplifikatu" lemarekin, Euskal Herriko taldeen sustengatzeko, bultzatzeko eta musika sorkuntzeri ikusgarritasun bat emateko.

EhrZ, Euskal Herriko talde guzei zuzendutako deialdi zabal batean oinarritua den proiektua da. Publikoarekiko ikusgarritasun bat eskaintzeaz gain, proiektuak eszena profesionaletan jotzeko aukera ematen du taldei, ahantzi gabe irabazleak hainbat kontzertutan parte hartuko duela, eta horien artean, Ehz festibala.

Xehetasunak...

EHZ-ren Artean egitasmoak sorkuntza garatu eta bultzatzeko xedea du.

2011an Irudikatu proiektuaren arrakastaz jabetuta, bigarren saioarekin dator EHZ. Iaz 43 obraz osaturiko erakustaldi ibiltari batean parte hartu zuten 21 artistek.

EHZ-k beraz proiektu hau garatu eta sendotu nahi du. Aurtengo egitasmoak "Artean" du izena eta "ideiak irudikatu" lemapean deklinatzen da.

Xehetasunak...

Programaren helburua tokiko artisten, artista kolektiboen eta elkarteen laguntzea da (profesionalak ala ez), horietariko bati sorkuntza berezi baten sortzea proposatuz festibalarentzat.

Sorgin-en bitartez, EHZ-k laguntzaileen eta festibalzaleen errolari garrantzi gehiago ematen dio haien parte hartzea proiektuan sustatuz.

2012-an, proiektua euskarazko antzerki baten sorkuntzan oinarrituko da, Kitzikazan/k konpainiako eta Battitta lau ttitta proiektuko antzezlari batzuek kudeapenean.

Xehetasunak...



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!