Gaur egun EHZ-k bere ibilbidea segitzen du, elkarte militantea izanez, dirua irabazteko helbururik gabe, alderdi politiko, sindikata ala edozein instituzioren menpe izan gabe, askatasun osoz jokatuz bere garapenari begira.
Elkarteak 5 lan eremu ditu
2008-tik landa, EHZ-ren ekimenetan bilakaera bat nabarmendu da, hitzordu eta dinamika berrietan oinarritua:
Proiektu eta dinamika horien bitartez, EHZ-k euskal jendartea bere ainiztasunean hunkitu nahi du, elkarren arteko zubiak sortuz, balore eta ideia garrantzitsu batzuen inguruan.
Hortarako, erran dezakegu EHZ-k bi aurpegi dituela:
C'est bien évidemment à Hélette que EHZ appelle bénévoles et festivaliers pour l'édition 2012. Pour ce 17e volet du festival, rendez-vous est pris les 29-30 juin et 1er juillet 2012.
Festibalaz gain, EHZ elkarteak EhrZ musika lehiaketa antolatzen du urtero, "musikak anplifikatu" lemarekin, Euskal Herriko taldeen sustengatzeko, bultzatzeko eta musika sorkuntzeri ikusgarritasun bat emateko.
EhrZ, Euskal Herriko talde guzei zuzendutako deialdi zabal batean oinarritua den proiektua da. Publikoarekiko ikusgarritasun bat eskaintzeaz gain, proiektuak eszena profesionaletan jotzeko aukera ematen du taldei, ahantzi gabe irabazleak hainbat kontzertutan parte hartuko duela, eta horien artean, Ehz festibala.
EHZ-ren Artean egitasmoak sorkuntza garatu eta bultzatzeko xedea du.
2011an Irudikatu proiektuaren arrakastaz jabetuta, bigarren saioarekin dator EHZ. Iaz 43 obraz osaturiko erakustaldi ibiltari batean parte hartu zuten 21 artistek.
EHZ-k beraz proiektu hau garatu eta sendotu nahi du. Aurtengo egitasmoak "Artean" du izena eta "ideiak irudikatu" lemapean deklinatzen da.
Programaren helburua tokiko artisten, artista kolektiboen eta elkarteen laguntzea da (profesionalak ala ez), horietariko bati sorkuntza berezi baten sortzea proposatuz festibalarentzat.
Sorgin-en bitartez, EHZ-k laguntzaileen eta festibalzaleen errolari garrantzi gehiago ematen dio haien parte hartzea proiektuan sustatuz.
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012