eufr



Apirilak 20 denak Askegunera

2013ko Apirilaren 17a

Joan den astean, Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako Segiko 8 gazteren kontrako seina urteko epaia berretsi zuen. Gaur Entzutegi Espainiarrak gazteak atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du. Erabakia salatzeko eta atxilotze arriskuan diren gazteak babesteko Aske gunea ! sortu dute Donostiako Boulevardean. Bertara doazte, gazte epaituei sustengua ekarri nahi duten pertsona, elkarte eta eragile sozialak.

segida irakurri



EHZ biltzar nagusia

2012ko Abenduaren 24a

Iepa laguntzaile!

segida irakurri



Azaroaren 10-ean, Denak Baionarat

2012ko Azaroaren 08a

Berriz, beste behin, laguntzaile bat kendu diote Euskal Herria Zuzenean festibalari. Gazte mugimenduaren fruitu den EHZk lagun bat, militante bat, ezagun bat, pertsona bat galdu du Euskal Herritik Espainiako kartzela batean sartu dutena. Ezezagunak ez zaizkigun errepresioaren atzaparrek, berriz zabaldu dizkigute laguntzaile oro ereman dituztenean utzitako zauri biziak. Aurore, Nahia, Mattin, Ibai, Lorentxa, David, Benat…zerrenda luzea da, festibalaren isla, adin, herri, pertsona ezberdinek osatua. Berriz ere, gu bezelako gazte bat ereman dute. Gu bezelakoa, bere herriaz arduratua, euskalduna, antikapitalista, ezkertiarra, abertzalea... Baina berdin dio, berriz, berriz ta berriz azalduko digute Euskal Herrian ez dela arazorik, Euskal Herria ez dela existitzen, ez girela existitzen. Guk aurkakoa oihukatuko dugu larunbat honetan Baionan egingo den manifestaldian parte hartuz. Ozen aldarrikatuko dugu errepresaliatuek etxean izan behar dutela, arazo politikoari aterabide politikoa eman beharko zaiola.

segida irakurri



Biltzar Nagusirako gomita

2012ko Irailaren 11a

Laguntzaile, partaide, lagun,

segida irakurri



Euskal Herria Zuzenean 2012: burua proiektuz beteta!

2012ko Urtarrilaren 24a

Hazparnen kokatutako elkarteak bere 20 urteak ospatzen ditu auten. 1992. urtean Piztu sortu zenetik, elkarteak proiektua garatzen segitzen du, beti modu partehartzailean eta militantziaren ikuspegian oinarrituz.

segida irakurri




Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!