eufr



Txartelak salgai

3 egun, 6 eszena, 60 emanaldi: 50 euro!
Sarean ala herrietan

Txarteldegia

Egitaraua

Zein taldea, zein egunean, zein oholtzan?

Xehetasun guztiak sarean daude!

2012ko Egitaraua


Egitaraua

OstiralaLarunbataIgandea

ehz festibala 2012
Gibelherri Urbeltzeta Antxartea Plaza Itsasoa Erregelu

Cobra

Ostirala, 18:30 | Musika

Cobra

Riff boteretsu eta akzio-zinemaren klasikoen irudiek bultzatutako talde sendoa da, musikari esperiantziadunek eramana.

Islaia

Ostirala, 19:30 | Musika

Islaia

Jatorria: Euskal Herria ()

Rock atmosferikoa eta pop rockaren artean, ko laukoteak giro ezberdinen sortzea saiatzen da taldea, nun parte elektrikoak soinu tradizionalagoekin elkartzen diren. Lehen EP bat agertu beharra da 2012an, honetan ohartzen ahalko gira ipar euskal herriko talde horrek duen izpiritu berritzaileaz.

Web gunea

Bilau

Ostirala, 17:00 | Musika

Mobydick

Ostirala, 18:15 | Musika

Mobydick

Jatorria: Getxo (EH)

urrezko ahotsa duen Nerbio aldeko folk kantariak ‘itsasoa’ hartuko du haren gitarrak lagundurik .

Bost litro (odolaren mintzoa)

Ostirala, 18:45 | Beste

Bost litro (odolaren mintzoa)

Baster And Rojos United elkartearen labur metrai bat. Iban Rusiñol eta Nicolas Novion-ek zinatutako filma labur hau Kontseiluak bultzaturiko "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" kanpainari ekarpen bat da. Baina ez soilik. "Euskal kulturak kalitatezko "zaborra" ekoizten ahal du?

Gojira

Ostirala, 20:15 | Musika

Gojira

Jatorria: Baiona, Landesak

Frantses estatuko deth/trash metal erreferentzia da dudarik gabe. Duplantier anaiek gidatuta, mundu osoko eszenetatik iragaiten da, 2008an The Way of All Flesh argitaratu zuenetik eta Roadrunner Records argitaletxearekin kontratua izenpetu. Udaberrian argitaratu duten diskoa aurkeztuko diote euskal publikoari.

Web gunea

Bideoa

Anai Arrebak

Ostirala, 21:25 | Musika

Anai Arrebak

Jatorria: Euskal Herria (Pasai Donibane)

Bi anai-arreba bikotek osatzen dute taldea, bosgarren kide batekin. Rock eta disco-aren arteko nahasketa indartsu bat eskaintzen dute. Aurtengo EHrZ lehiaketaren irabazleak ditugu !

Web gunea

Bideoa

If Renaud Was a Punk

Ostirala, 17:45 | Musika

If Renaud Was a Punk

Jatorria: Euskal Herria



Web gunea

Behelaino / Sorgin

Ostirala, 20:00 | Antzerkia

Behelaino / Sorgin

Joan den urtean Lagunarte konpainia izan zen Sorgin proiektuaren eramailea. Aurten Behelaino antzerki lana aterako da. Kitzikatzan/k eta Battitta4Ttitta taldeetan ari izan diren bost antzerkilari bildu dira, komedia honen muntatzeko: errekaren erritmoan eraiki den Behelaino herrian proiektu erraldoi baten mentura da. Herriak arnas berri baten beharra ote du edo itoko ote da? Herriko ostatuan 5 pertsonaien ibilbideak gurutzatzen direla eta, eguneroko zalantzak, gorabeherak eta herri dinamikak plazaratu nahi ditu obra honek.

Presoak Zuzenean Gunea

Ostirala, 19:00 | Beste

Presoak Zuzenean Gunea

640 preso politiko milaka kilometrotan sakabanatuak eta giltzapetuak dira. Ireki diezaiegu jendartean eragiteko eskubidea. Erakusketa baten bidez preso eta militante batzuen obra ezberdinak ikusgai izanen dira. Gune hau zuretza! Zure mezuen pasatzeko aukera izanen duzu, presoei entzunarazi zure oihua! Grabatu eta zuzenean igorriko ditugu presoek entzuten dituzten irratietara!

Danakil

Ostirala, 22:10 | Musika

Danakil

Jatorria: Frantzia (Marly-le-Roi (78))

Elkar ezagutza lizeoan egin duen lagun talde batek osatzen du Danakil. Taldeak lau disko grabatu ditu, ta bere azken produkzioak, « Marley » izendatuak, frantses reggae album onenaren saria jaso du 2012ko « Victoires du reggae »-etan. Danakil-ek reggae munduan azken aldian ezagutzen duen arrakastari begira, EHZ festibalak 2012ko ediziora ekarrarazari nahi izan du taldea ; Euskal Herrian reggae zalea den publiko zabal bati egindako keinu bat …

Web gunea

Bideoa

Miyavi

Ostirala, 23:10 | Musika

Miyavi

Jatorria: Japonia

Visual kei estilo famatuaren izar handia bere herrian, Miyavik ospea hartu du Dué le Quartz taldearekin. 2002an hasten du bakarkako ibilbidea, eta disko zonbait argitaratzen ditu. 2010ean argitaratu duen « What’s my name » diskoan influentzia desberdinak entzun daitezke, rock-a, blues-a edo hip-hopa bezala.Visual kei zer da? antzezpenari musikari bezain bat garrantzia emaiten dion japoniar musika mota. Eszena ikusgarri autentiko eta ikaragarri batekin, kantuak lerrokatzen ditu...geldiezina, maitagarria.

Web gunea

Bideoa

Ras Lujah

Ostirala, 18:45 | Musika

Debekatua dago oroitzea (dokumentala + debatea)

Ostirala, 19:30 | Mahai ingurua

Debekatua dago oroitzea (dokumentala + debatea)

1938an Francok Espainiako Emakume Kartzela handienetakoa zabaldu zuen Gipuzkoa eta Bizkaia banatzen dituen Saturraraneko hondartzan. Milaka emazte giltzapetu zituzten han; ezkertiar espainiarrak eta euskal abertzaleak gehienak. Gaur, hondartzan ez da exterminio espetxe hartatik deus gelditzen; denborak aztarnak ezabatu dituela iduri du. Debekatua dago oroitzea.

Public Enemy

Ostirala, 00:10 | Musika

Public Enemy

Jatorria: Long Island - New York (USA)

1982an osatu zen taldea rap politikoaren aintzindari eta ordezkari nagusia da. Muturreko jarrera politikoa izan dute beti, afroamerikar komunitatearn aldekoa komunikabideen eta politika sozialen kontrakoa. Muturrekoa dute ere soinua, biziki agresiboa hastapenetik, metal-ari hurbiltzen dena batzuetan. 2007an argitaratu zuten azken diskoa How You Sell To A Soulless People Who Sold Their Soul ?, lehen agritalpenetik 20 urte berantago. 2010an atera zen taldearen azken kantua: Say it like it really is

Web gunea

Bideoa

Matxura

Ostirala, 01:20 | Musika

Matxura

Jatorria: Euskal Herria (Gasteiz)

Matxura proiektu musikal berria da, baina eszena musikalaren kide ezagunez osatua. Mikel Kazalis (Stigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2Kate, Kuraia), Aitor Abio (PERI), Fer ApoA (El Corazón del Sapo, Kuria, Estricalla) et Txarly Diaz-ek (Censura, Anestesia, Gutural) osatzen dute taldea. Azken bi urteak taldea osatzen eta musikak sortzen pasatu ondoren, lehen diska atera zen 2011an, Matxura izenarekin. Rockaren industrial eta punk-metal taldea dugu Matxura. Beats elektroniko azkarrak, gitarrak, ahots altuak eta desformatuak, sinte basak... hau da matxina gelditzea ahalbidetzen duen banaketa, hau da Matxura !

Web gunea

Bideoa

We Are Standard

Ostirala, 02:05 | Musika

We Are Standard

Jatorria: EH (Bizkaia)

Talde bizkaitarra euskal musikaren panoraman desberdintzen da eskaintzen digun elektro-rock dantzagarri eta eraginkorrarekin. Influentzia anitzeko musika jotzen dute, post-punk akordioak dance energiarekin nahasiz eta pop-indie melodiak sortuz.

Web gunea

Bideoa

Moï Moï

Ostirala, 03:05 | Musika

Moï Moï

Jatorria: Euskal Herria - Parise

Euskal Herriko larreetatik eta bere bainu-eremu idilikoetatik, hainbat artista atera dira, denak gogo berezi batzu gauzatzeko asmo berarekin.

Web gunea

Bideoa

Musika

Youssoupha

Rap Franc CFA

SuTaGar

Mari

HK & Saltimbanks

On lâche rien

The Moorings

Away from home

Bideoak


Igo

Xehetasun praktikoak

Lo egiteko

Akanpalekua zaindua eta urririk izanen da. Akanpalekuan bertan komunak, dutxak, eta Heletako elkarteek prestaturiko gosaria hartzeko aukera izanen da. Lo egiteko beste aukerak Inguruko aterpetxe eta hotelak badira. Xehetasunak: Heletako herriko etxea 05 59 37 61 65

Jan eta edateko

Bertan, kalitatezko sukaldaritza : tokiko produktuak, laborantza biologikotik zein bidezko merkataritzatik eratorritakoak

Jatekoak

Taloak, ogitartekoak, pintxoak, entsaladak... Heletako ostalariek hainbat plater konbinatu eskainiko dituzte. Goiz guziz, gosariak proposatuak izanen dira akanpalekuan.

Edatekoak

Festibaleko ostatuak izanen dira gune ezberdinetan + Heletako ostatuak plazan Stand garagardo bereziekin: bob's beer, akerbeltz, eta abar.

Etortzeko

Autobusak

Bilbotik, Donostiatik, Iruñatik, Hendaiatik, Mauletik, Baionatik... Ibilbideak eta erreserbak: ehz-festibala.eu ou www.basque-bondissant.com

Autokonpartitzea

Baionatik: 20 minutu; Donostiatik: ordu bat; Bilbotik: bi ordu

Info gehio: www.123envoiture.com

Aparkalekua: Aparkaleku zaindua eta dohainik izanen da.

LABEL VIE garraio konpainiak bidaiak antolatuko ditu Heleta arte festibala denboran. Baiona-Angelu-Miarritze zonaldetik, 1 eta 8 pertsona artean. Erreserbatzeko: 06.25.76.97.69


Haurren txokoa

Aurten, haurren xokoa idekia izanen da Igandeko egunean zehar. Animazio, tailer pedagogiko, margo, zirko, joko... Haurrek ere beren festibala egin dezatela...

Ingurumena

Bil ta Garbi-rekin elkarlanean, Brigada berdeek ingurumena zaintzearen aldeko sentsibilizazioa burutuko dute. Hori bultzatzeko, akanpalekuan zikin poltsak banatuko dira eta gune osoan zehar zaborren bereizketa sistema martxan ezarriko da.

Prenbentzioa

Festibalean elkarte ugarik parte hartuko dute: ARIT, BIZIA (Munduko Medikuak), ANPAA, AIDES, GEHITU, LGP Biarritz... Hainbat prebentzio kanpaina burutuko dira beraiekin elkarlanean.


Kasu!

Debekaturiko objektuak:berinezko boteilak, alkoholdun edaridun boteilak, kanetak edo latak. Legeari jarraiki, heldu batez lagundurik ez dauden 16 urtez beheitiko gazteei ez zaie gunean sartzea baimenduko. Animaliak gunean debekatuak dira. Kaleko salmenta debekatua da, gunean zein inguru hurbiletan.

Bankuak

Bankuak: Heletako herrian ez dago kutxazain automatikorik. Dirua ateratzeko (10 minutu) edo Donibane Garazira (15 minutu) Joan beharko da.



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!