eu fr


EHZ 2014 : ate idekitzea

2014ko Martxoaren 20a

elkarteaMadonna ez da jinen !

Orain dela aste batzuk erran genuen gisan, programazioaren iragarpena ez da gure lehentasuna aurten. Beste festibal guziek beren programazioa handizki iragarri duten momentuan, guk ez dugu egiten... eta hautu bat da! Apirila hastapenerako baizik ez dugu eginen, gure proiektu guziak abiatuak, asimilatuak eta publikoarengandik sustengatuak izanen direnean.

Izan ehKz (gazte komunikazio proiektu berria), EHrZ nazioarteko musika lehiaketaren abiatze arrakastatsua ala ARTEAN proiektua (gazteluaren antolaketa), laguntzaileekin bultzaturiko proiektua ez dira eskas.

Txarteldegiaren idekitzea

Beste urteetan txarteldegia programazio musikalaren iragarpenarekin batera irekitzeko ohitura genuen, aurten formula piska bat aldatu dugu. Hitzaldi eta eztabaida gunearen programazioaren iragarpenak markatzen du festibalaren abiatzea.

Komunikabideek eta festibalariek gutiegi hedatzen duten programazio eskaintza hori baloratu nahi dugu aurten, aipatuko diren gaiek eta etorriko diren hizlariek arreta berezia merezi dutelako.

Gaurtik aitzina beraz, festibalariek honako eskaintza hau dute:

2 astetako beherapena, 3 egunetako sarrera 45 eurotan.

Kasu! eskaintza honek gure webgunean baizik ez du balio ehz-festibala.eu

ehzsarrerak.akting.eu>

Igo



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!