eufr



Egitaraua Info praktikoak Txarteldegia Laguntzaileak Artistak Hedabideak

Egitaraua osoa egunka oholtzaka

Fermin Muguruza

Jatorria: Irun

Generoa: Musika

Emanaldia: Ostirala 23:30 (Garroa)

Web gunea: http://www.muguruzafm.com/

2007an egindako biraren ondoren, Fermin Muguruzak ikus-entzunezkoaren arloari eskaini zion bere arreta, arabiar herrialdeetako musikari buruzko dokumentalak eta ZULOAK bere azken filma eginez. 2013an, sei urte beranduago, errepideetara itzuliko da ospakizunez beteriko bira batekin. Alde batetik, bere 50. urteurrena, EHZ-tan zin egin bezala 2011an : hitza hitz! Aldarrikapenez, borrokaz, adostasun eta desadostasunez eta bizitasun kutsakorrez beteriko mende erdia. Bestetik, 30 urteko ibilbide musikala, bere anaia Ińigorekin lehen abestia konposatu zuenetik geroago Kortatu izendatuko zutenarentzat, mundu osoko belaunaldientzat ezinbesteko taldearentzat. Geroago, 1990ean, Negu Gorriak banda erreferentea sortu zuen, eta harrezkero autogestioa izan du ikur. 1997/98an, IREKI ATEAK proiektua garatu zuen, DUT musika taldearekin eta GAITZERDI antzerki taldearekin batera. Eta 1999tik aurrera, bakarkako ibilbideari ekin zion “Brigadistak Sound System” diskoarekin, eta bere zinema-lanei leku handiagoa emateko denboran elkarrengandik urrundu diren birekin. Horrela, 1999, 2000 eta 2001ean, DUB MANIFEST taldearekin ibili zen biran; 2003an, Manu Chaorekin; 2004an, KONTRABANDArekin; 2007an, AFRO-BASQUE FIRE BRIGADErekin, eta 2013 honetan FERMIN MUGURUZAk gogor joko du KONTRAKANTXArekin. KONTRAKANTXA, 9 musikariz osatutako taldea izango da; bere betiko gerrillari bereizezinekin. Mikel Txopeitia, (NEGU GORRIAK taldeko bateria-jotzailea izan zena). “In-Komunikazioa” diskotik berarekin doazen “izuaren metalak”, Fino saxoarekin, Jontron tronboiarekin eta Lonbi tronpetarekin. Zigor DZ, Selektah Kolektiboa euskal raparen talde aitzindariko DJa. Oskar Benas gitarrista, Muguruzaren laguntzaile 14 urte eman dituen arren, azkenaldian Maika Makovskiren gitarrista izan dena. Xabi Solano akordeoilaria, urtebetez Esne Beltza bere taldea utziko duena abentura berri honetan parte hartzeko. Victor Navarrete baxu-jotzaile kubatarra, jada azken biran gerrilla musikalean parte hartu zuena, eta Muguruza bera. NO MORE TOUR 13, berriz izango da besarkaden eta topaketaren ospakizuna 2013an berriro orroka ibiliko den Lehoi Asmatikoa aka Fermin Muguruzaren geltoki musikal bakoitzera hurbiltzen direnentzat.


Fermin_Muguruza


atzera


Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!