eufr



Egitaraua Info praktikoak Txarteldegia Laguntzaileak Artistak Hedabideak

Egitaraua osoa egunka oholtzaka

Jimmy Cliff

Jatorria: Kingston

Generoa: Musika

Emanaldia: Larunbata 22:30 (Garroa)

Web gunea: http://www.jimmycliff.com/

Lehoi erregearen bersortzea ! « Rebirth » (2012) izena du reggae musikaren sortzailetarikoa den artista honen azken lanak. Bersortze batetaz ari gira, 64 urterekin oraindik energia amaigabeaz beteta direlako kantu hauek ere. Garai ezberdinetan etengabe berritzen den publikoa da Jimmy Cliff-ena. Eszenaz, biretaz eta publikoaren kontaktuaz ezin aseturik dabil EHZ-n izango den artista. Cliff-en bersortzea ez da hitzetan geratzen, hala nola duela aste bat reggae musikan diskorik onenaren Grammy Awards saria jaso zuen. Kultura Jamaikarren erro sendoak dituen artista da, beti ere mundu honek eskeintzen duen multikulturalismoari begira jarria, bere inspirazio iturririk haundiena izanki. Artista osoa da Jimmy Cliff, garaiei adaptatzen jakin duena, naturalki adaptatzen jakin duena. « Reggae night »!!! Hori da EHZ edizio hau izugarria izan dadin behar zuen osagaietariko bat, erregea behar ginuen Garroko lurretan orro egin dezan. Euskal Herrian eta Akitanian emango duen kontzertu bakarra izango da Garroakoa. Reggae erregearen zai dago beraz Garroako gaztelua! Akunamatata!Gora EHZ!


Jimmy_Cliff


atzera


Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!