2015eko Apirilaren 27a
20 urte ! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria eraikitzeko lanean gure harri koxkorra pausatzeko gai izanen ginela ? Ba bai ! 20. edizioa ospatuko du aurten EHZ Festibalak. 20. urteurrena, 20 urte !
Arrosan landatu genuen lehen hazia. Eta bertan jasotako fruituekin mugitu izan gara beti, Idauze Mendira lehenik eta Heleta eta Lekornera ondotik. Ipar Euskal Herri barnekaldean beti. Hori izan delako hasieratik EHZ festibalaren helburuetako bat : barnekalde-kostalde desorekak hautsi eta Euskal Herriko zein nazioarteko herritarrei tokian tokiko errealitatea ezagutaraztea.
20 urteetan musika izan dugu lagun, kultura izan da gure tresna, besta gure aitzakia. Hiru egunez Euskal Herri ideal batean murgiltzeko aukera eskaini diogu EHZra hurbildu denari. Euskaraz, logorik gabe, bazterketarik gabe, ingurumena zainduz, gogoeta proposatuz... Beste festibal batzuek duten joko komertzialetik ihesi, proiektu bat aitzinera eramanez.
Eta 20 urteetan zehar, proiektu militante anitzen agertzea edo indartzea ere lagundu du EHZk, forma ezberdinen bidez, praktika ekologikoak sustatzen dituzten enpresak, tokian tokiko elkarteak... Ipar Euskal Herriko mugimendu militantearen topaleku eta ardatz izan da EHZ 20 urtez.
Baina 20 urteetan, momentu guziak ez dira goxoak izan. Mugimendu abertzalearen zatiketak, EHZren laguntzaileen atxiloketak, zailtasun ekonomikoak, ekaitzak... 20 urteetako ibilbidean aldapa gora izan du usu festibalak. Baina, arazoak gainditu eta arraberritzen jakin du beti, burua altxa eta aitzina segitzen. Eta hori da funtsean EHZren izaera ongien definitzen duena : garairik garai, egoerari aurre egin eta autokritikaz berpizteko gai izatea.
Urte bakarrean, elkarte giroan antolatutako 100 festibal desagertu dira frantziar estatuan. Euskal Herrian, gorabeherak gorabehera, 20. urteurrenari proiektu sendo batekin ekin diogu guk. BIG Festival, BBK Live edota Baionako Zezen Plazan proposatzen dutenaren parean, herri mugimendutik eratorritako festibal baten beharra agerikoa da.
20 urte beteko ditu EHZk. 20 urte, urtero sortzen ! Eta 20. urteurrenari ere sortzaile izpirituarekin ekingo dio. Sortzaileak, 20. urteurrenarentzat festibalaren formula berri bat proposatuko dugulako eskaintza artistikoaren kalitateari garrantzia berezia emanez, festibala beraren eremua aldatuz. Sortzaileak, aurten ere proiektu anitzen bultzaile izanen girelako (laguntzaileen ikusgarria, filma, EhrZ)
Kultura Festibalaren oinarrietariko bat da… Geroz eta konkurrentzia azkarragoaren aurrean, EHZ Festibalak programazio proposamen ezberdin bat eskaini nahi du, ezberdina den festibal batentzat. Gure esperientziari esker, pentsatzen dugu higiarazten eta harritzen ahal duen kalitatezko programazio bat eskaintzen ahal dugula. Emozioak pizten ahal dituena eta anitza den programazio kulturala !Behin betikoz izen handien lehiatik urrunduz, publikoa inarrosi nahi dugu gure proposamen artistiko ainitzari esker, eta bere kabuz ikusiko ez lituzken ikusgarriak deskubriarazi. Honela, kodigoak hautsi nahi ditugu, giro bat, belaunaldien publikoen eta festibaleko osagai ezberdinen arteko trukada sortuz. Eskaintza kulturalaren bidez kultur eta politika gogoeta, eztabaida sustatu. Publikoa aktore izan dadin, eta ez bakarrik kontsumitzaile…
Eta mezu argi batekin gatoz : aurten EHZra etorriko den festibalari bakoitzak sekulako zaflakoa hartuko du : #EHZaflakoa Ez diegu izen bat ikustera, ez eta marka bat kontsumitzera etortzeko proposatzen. Ez diegu hedabide handiek maitaarazi dietena eskaini nahi, « behin ikusi dut » errateko aukera izan dezaten. Deskubritzea proposatu nahi diegu, bide ezezagunetan ibiltzea, gure ustez aho zabalik utziko dituzten artista eta ikusgarrien aitzinean.
2015eko Uztailaren 02a
Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain. 3 egunetako txartelak 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30€ Igandea 20€2015eko Uztailaren 02a
Dena prest 3 eguneko festa handiarentzat! Arratsaldeko 16:00etan irekiko ditugu ateak eta berehala hasiko dira animazioak. Larunbatean eta igandean goizeko 10:00etan irekiko ditugu ateak. Lekuan berean txartelak erosteko parada izanen da: 3 eguneko pasea 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30�?...2015eko Ekainaren 24a
Euskal Herri osotik autobusak izanen dira EHZra etortzeko: -Bilbo>Zarautz>Lekorne -Hernani>Donostia>Errenteria>Oiartzun>Hondarribia>Irun>Lekorne -Iru...2015eko Ekainaren 24a
20. urteurrenarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu. Diziplina ezberdinen arteko gurutzaketa helburu, giro goxoago bat sortzea da ideia.2015eko Ekainaren 20a
Kaliforniako rap taldeak bere Europako bira bertan behera utzi du azken momentuan eta ez da EHZra etorriko. Pena handiz jakinarazten dugu The Coup tal...2015eko Ekainaren 18a
Euskal Herria Zuzenean elkartea baztertze mota guzien kontra borrokatu izan da betidanik. Horregatik, LGBT mugimenduari gure sustengua erakusten diogu...2015eko Maiatzaren 05a
"EHZ 20 urte": 20 urte, urtero sortzen! Ekainaren 5an, 7:30tatik aitzina, lehen aldikotz Anariren albumaren aurkezpena Iparraldean, laburmetraiak eta...2015eko Maiatzaren 04a
Maiatzaren 13an arratseko 8tan Mauleko Zinka ostatuan izanen da EHZinemaldiaren segida!Bertan Yannis Youlountas-en filma ikusteko parada izanen da eta...2015eko Apirilaren 20a
Milesker parte hartu duten talde guztieri! Aurten ere EHrZak izugarrizko arrakasta izan du! 50 taldek parte hartu dute topaketan, guztira 7 nazionalit...2015eko Apirilaren 19a
"Échos de la commune libre de Barbacha" Zine-debatea Mathieu Rigouste filma egilearekin ostiral honetan arratseko 9tan Kanboko Emaitza gaztetxean. ...2015eko Martxoaren 10a
2015eko Otsailaren 18a
2015eko Otsailaren 18a
2015eko Urtarrilaren 08a
2015eko Urtarrilaren 07a
2014ko Abenduaren 18a
2014ko Abenduaren 01a
2014ko Azaroaren 05a
2014ko Apirilaren 11a
2014ko Martxoaren 20a
2014ko Martxoaren 20a
2014ko Martxoaren 20a
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015