2014ko Apirilaren 11a
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 19.edizioa heldu den Ekainaren 27/28/29an iraganen da Lekornen. Etorkizunari begira antolatzaileei segurtasuna ematen digun informazioa, Lekorneko Herriko Etxearekin berriki izenpetu dugun 4 urterako partaidetza da dudarik gabe, EHZren 20.urteurrena lasaitasun osoz Lekornen ospatzea ahalbidetuko baitigu.
Festibala gero eta hurbilago dugu... eta ohiko errezeta ez da aldatzen: 3 egun, akanpaleku 1, 3 aparkaleku, 5 eszena, 60 ikusgarri, 15000 pertsona, 1500 oihaletxe, 650 laguntzaile...
Ohi bezala, afitxa-buru, tokiko talde eta ezagutzekin osatu dugu aurtengo afitxa ere. Iragarpena hain berant egitea, borondatezko erabaki bat da guretzat. Aurten, atxikiak zaizkion proiektu batzuk bultzatzeko aukera izan du EHZk: -EhrZ musika lehiaketa sekulako arrakasta da adibidez -Eztabaidaguneko programazioaren iragarpena ere momentu azkarra izan da guretzat, festibal garaian gogoetak zinezko lekua bat duela erakutsi ahal izan baitiogu publikoari -ehKz gazte komunikazio proiektuaren abiatzeak ere, euskal gazteriak lurralde honetako eragile izateko duen borondatea erakusten du, horrelako proiektuekin hartzen du funtsa EHZk. -EhttipiZ haurren egunaren antolaketa zinezko berritasun bat izanen da. -Paraleloki, Donostia eta Iru�eko gazteekin besteak beste, proiektu anitz sortzen ari gira eta ondoko asteetan egikarituko ditugu.
2013-2014 ikasturtean ere, gogoeta, bilkura, buruhauste, irri karkaila, topaketa eta lan anitz izan dugu. Festibala, esperientzia horien bururapen bat bezala heltzen da. Egin dezagun beraz 3 egun horiekin, nahi dugun Euskal Herriaren erakusleiho bat, irudikatzen dugun jendartearen erakusleiho bat: anitza, elkartasunean oinarritua eta bere nortasunaz jakitun.
Estilo aniztasunean oinarrituko da gau eta egun bakoitza. Amets egiteko reggae-a, hip-hop mitiko eta engaiatua, gure erokeria iratzartzeko rock-a, elektro punk-a bolumen azkarrean, etab. Baina hori guzia, festibalaren zutabe nagusia Euskal Herria dela ahantzi gabe... eta gurera zentratuak egonik ere, munduari irekitzeko ohiko borondatearekin. Hori horrela, euskal taldeek eta kultura zapalduek behingoz libreki hitza har zezaketen nazioarteko musika lehiaketan parte hartu dutenek ere, beren tokia izanen dute eszena nagusian.
EHZk helburu berdinak ditu urtero, formula berdina, osagai berdinak; baina programazioaren aberastasuna baino gehiago, parte hartzaileek, laguntzaileek, ikusleek eta inguratzen duten jendeek eginen dute festibal berri eta desberdina 2014ean.
2015eko Irailaren 14a
Biltzar nagusia: Pasatako fesibalaren bilana egiteko asmoz eta hurrengo festibalera begira jartzen hasteko, biltzar nagusi bat antolatuko dugu Irailaren 26an ko Ttattola gaztetxean goizeko 10tan. Gai ordena: -Bilan moral eta ekonomikoa. -Hurrengo aurrekontuen norabidearen bozka. -AK be...2015eko Uztailaren 02a
Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain. 3 egunetako txartelak 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30€ Igandea 20€2015eko Uztailaren 02a
Dena prest 3 eguneko festa handiarentzat! Arratsaldeko 16:00etan irekiko ditugu ateak eta berehala hasiko dira animazioak. Larunbatean eta igandean g...2015eko Ekainaren 24a
Euskal Herri osotik autobusak izanen dira EHZra etortzeko: -Bilbo>Zarautz>Lekorne -Hernani>Donostia>Errenteria>Oiartzun>Hondarribia>Irun>Lekorne -Iru...2015eko Ekainaren 24a
20. urteurrenarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu. Diziplina ezberdinen arteko gurutzaketa helburu, giro goxoago bat sortzea da ideia.2015eko Ekainaren 20a
Kaliforniako rap taldeak bere Europako bira bertan behera utzi du azken momentuan eta ez da EHZra etorriko. Pena handiz jakinarazten dugu The Coup tal...2015eko Ekainaren 10a
Populuen arteko zubi bat eraikitzea beti ere helburuetarik bat bada, argi ta garbi agertu da zubi hori belaunaldien artekoa izan behar dela ere bai; b...2015eko Maiatzaren 05a
"EHZ 20 urte": 20 urte, urtero sortzen! Ekainaren 5an, 7:30tatik aitzina, lehen aldikotz Anariren albumaren aurkezpena Iparraldean, laburmetraiak eta...2015eko Maiatzaren 04a
Maiatzaren 13an arratseko 8tan Mauleko Zinka ostatuan izanen da EHZinemaldiaren segida!Bertan Yannis Youlountas-en filma ikusteko parada izanen da eta...2015eko Apirilaren 27a
20 urte! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria erai...2015eko Apirilaren 19a
2015eko Martxoaren 11a
2015eko Martxoaren 10a
2015eko Otsailaren 18a
2015eko Otsailaren 18a
2015eko Urtarrilaren 08a
2015eko Urtarrilaren 07a
2014ko Abenduaren 18a
2014ko Abenduaren 01a
2014ko Azaroaren 05a
2014ko Martxoaren 20a
2014ko Martxoaren 20a
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015