2015eko Apirilaren 19a
"Échos de la commune libre de Barbacha"
Zine-debatea Mathieu Rigouste filma egilearekin ostiral honetan arratseko 9tan Kanboko Emaitza gaztetxean.
"Barbacha – Iberbacen, Tamazight hizkuntzan- 2012 bukaeratik bere herritarrek autokudeatzen duten Kabilia ttipiko eskualde bat da. "Barbacha, Algeriako aberastasun oroz bazter utzia den mechta ttipi bat da, laburtzen du De Taiebek, herriko adineko batek. Herri pobre bat da, mendigunean kokatua. Ez dugu ez pistarik, ez errepiderik".
Beste eskualde batzuetan bezala, Barbachako laborari eta langileak egunez egun borrokatzen dira, Estatuak eta kapitalismoak inposatzen dizkien zapaltze eta jazarpen forma guzien aurrean bizitza duin bat eraman ahal izateko. Baina, Barbachan beste gauzarik ere asmatu dute. 34 herrietako 27.000 biztanleak kolektiboki okupatutako eraikin batean antolatzen den asanblada orokor irekian (AGO) bilduz autokudeatzen dira.
"Guk, Barbachan, etxe hori eraiki dugu etengabe zapaltzen gaituen sistema horren aurka joateko. Gaur egun gobernatzen gaituen sistema ustela da", laburtzen du Da Taiebek. Bera eta beste batzuk harrera egin ziguten 2014ko otsailan, beren historia kontatu ziguten eta artxibo batzuk helarazi. Hara beraz, Barbachako populu horrek marraztu duen bidearen lehen pintzelakadak. Munduan zehar beren emanzipazioaren alde borrokan diharduten guzientzako baliagarria".
2015eko Irailaren 14a
Biltzar nagusia: Pasatako fesibalaren bilana egiteko asmoz eta hurrengo festibalera begira jartzen hasteko, biltzar nagusi bat antolatuko dugu Irailaren 26an ko Ttattola gaztetxean goizeko 10tan. Gai ordena: -Bilan moral eta ekonomikoa. -Hurrengo aurrekontuen norabidearen bozka. -AK be...2015eko Uztailaren 02a
Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain. 3 egunetako txartelak 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30€ Igandea 20€2015eko Uztailaren 02a
Dena prest 3 eguneko festa handiarentzat! Arratsaldeko 16:00etan irekiko ditugu ateak eta berehala hasiko dira animazioak. Larunbatean eta igandean g...2015eko Ekainaren 24a
Euskal Herri osotik autobusak izanen dira EHZra etortzeko: -Bilbo>Zarautz>Lekorne -Hernani>Donostia>Errenteria>Oiartzun>Hondarribia>Irun>Lekorne -Iru...2015eko Ekainaren 24a
20. urteurrenarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu. Diziplina ezberdinen arteko gurutzaketa helburu, giro goxoago bat sortzea da ideia.2015eko Ekainaren 20a
Kaliforniako rap taldeak bere Europako bira bertan behera utzi du azken momentuan eta ez da EHZra etorriko. Pena handiz jakinarazten dugu The Coup tal...2015eko Ekainaren 10a
Populuen arteko zubi bat eraikitzea beti ere helburuetarik bat bada, argi ta garbi agertu da zubi hori belaunaldien artekoa izan behar dela ere bai; b...2015eko Maiatzaren 05a
"EHZ 20 urte": 20 urte, urtero sortzen! Ekainaren 5an, 7:30tatik aitzina, lehen aldikotz Anariren albumaren aurkezpena Iparraldean, laburmetraiak eta...2015eko Maiatzaren 04a
Maiatzaren 13an arratseko 8tan Mauleko Zinka ostatuan izanen da EHZinemaldiaren segida!Bertan Yannis Youlountas-en filma ikusteko parada izanen da eta...2015eko Apirilaren 27a
20 urte! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria erai...2015eko Martxoaren 11a
2015eko Martxoaren 10a
2015eko Otsailaren 18a
2015eko Otsailaren 18a
2015eko Urtarrilaren 08a
2015eko Urtarrilaren 07a
2014ko Abenduaren 18a
2014ko Abenduaren 01a
2014ko Azaroaren 05a
2014ko Apirilaren 11a
2014ko Martxoaren 20a
2014ko Martxoaren 20a
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015