EHZak %99an laguntzailegoari esker funtzionatzen du, gaualdiei dimentsio humano bat emanez eta arduren kudeaketa gazteen esku utziz. Ez da behar bat baizik eta elkarteak hasieratik egindako hautu bat. Bi motako laguntza jasotzen ditu EHZak urte guztiko laguntza bere proiektu eta ekimen desberdinak muntatzeko balio dutenak eta momentu konkretuetan ekimen ala gaualdietan txandak betetzeko laguntza.
EHZa elkartea urte guztian biziarazten duten 4 satelite ezberdinetan zatitua da, komunikazioa, teknika, administrazio kudeaketa eta proiektu segipena, satellite hauetako baten parte izanez festibala urte osoan zehar laguntzen ahal da. Satelite batean sartzeak interesatzen bazaitu idatzi [email protected] helbidera. Gogoz eta ideiekin datorren oro ongi etorria da!
Beste urteetan bezala, zure laguntza eta parte hartze aktiboari esker dugu festibala aintzinera eramango! Beraz, zure laguntza ezinbestekoa da, bai urtean zeharreko antolaketari begira, bai eta festibalean bertan egin beharreko lanari begira.
Laguntzaile izaiteko 2 hautu badituzu:
- edo 4 lan txanda 3 egunez
- edo 2 lan txanda egun batez
Menuaren bidez, zure hautuaren araberako formulariora jo.
Orroitarazten dizugu:
- lehen lan txanda ostiralean 11etan hasten dela eta azkena igandean gaueko 2etan bukatzen dela. Beraz erran behar diguzu noiz hasten ahal ziren eta noiz bukatzen.
- Zure lagunekin artean lan egin nahi baduzu, zure ekiparen kideen izenak eman ber momentuan, bakotxak berea!
- Txandak izaiten ahal dira ostatuan, ogitartekoetan, aparkalekuan, sartzeetan... Iristen zirelarik festibalera etorri beharko duzu laguntzaileen harrerara eta orduan jakinen duzu zer tenoretan eta nun lan eginen duzun. Ez ahantzi goizero harreratik pasa beharko duzula zure eguneko sartzearen ukaiteko.
Zure lanaren truke oparitzen dizugu:
- 3 egunetako sartzea
- 2 apairu bero laguntzaileen txokoan.
Beraz motiba zaitez, ekipak antolatu zure lagunekin. Zure beharra badugu!
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015