Euskal Herria Zuzenean festibalak haren 20. urtea ospatzen du aurten! 1996etik, 3 eguneko elkargune da festibala, gaur egun Lekornen iragaiten dena (Ipar Euskal Herrian Baionatik 20 minutura). 15.000 pertsona elkartzen dira bertan. Alderdi anitzeko erakuslehio baten gisan defini genezake, ez baita soilik musikaren hedapenera mugatzen. Musikaz gain, besteak beste karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatzen ditu. Laburbilduz festibalak eta elkarteak berak ere, Euskal Herrian gure irudira eraiki nahi genukeen jendartearen erakuslehio izateko helburua du.
Ibilbide luze honetan festibala gunez aldatzen joan da eta guztira 4 herri ezberdinetan antolatua izan da:
Autobusez :
5 euroren truk sar zaitez jadanik giroan festibalean zangoa eman aitzin ere ! Abiatzeak : Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Maule, Hendaia, Biarritz eta Baionatik.
basque-bondissant.com/
Autoa elkarbanatuz :
Ez baduzu autobusez jiteko aukerarik, lasai, autoa partekatzen ahal duzu ! Eman ezazu izena Festibaleko webgunean eta proposatu edo xekatu ongi etortzen zaizun autoa.
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015