Facebook
Twitter
Instagram
Flickr
Topopass
rss
Harremana

Besta bai, gogoeta ere bai!

2014ko Martxoaren 20a

1

Piztu sortu zenetik orain arte, EHZ beti trukaketa, eztabaida eta hausnarketa gune garrantzitsu bat izan da, urtean zehar zein festibal denboran. Aurten, EHZ munduko populu zapalduen adierazpen gunea izanen da, aniztasunaren eta elkartasunaren indarrak elikatzeko xedearekin.

Gune berri bat, deneri idekia eta urririk!

Duela zonbait urte, eztabaidari leku berezia egin zitzaion festibalaren bihotzean, "Gogoeta gunea" sortuz, konferentzia, mahain inguru, tailer, erakusketa, zinema eta irakurketa-aisialdi espazio bat proposatuz.

Heletatik Lekornera, kontzeptuak segitu gaitu eta aurtengoan, gune horrek dimentsio berri bat hartuko du, leku zentrala izanez festibalan zehar eta gure lemaren deklinatzeko tresna ezin hobea bilakatuz.

Formaren aldetik, "gogoeta gunea" Garroa gaztelu barnera mugituko dugu, espazio gehiago eskaintzen duen gela babestu batean, baldintza idealetan. Eta toki aldaketa horrekin batera dator gure aspaldiko xede bat : espazio hori urririk izaitea. Horrek erran nahi du jatekoa eta edariak eskainiak izanen direla egunean zehar eta gunera hurbiltzeko sarrera berezi bat asmatuko dugula ; halaere, zehazten dugu gunea kopuruan mugatua izanen da eta ezin izanen dira 300 pertsona baino gehiago sartu ber mementuan.

Mintzaldi eta mahai inguruen artean, tailerrak, musika, erakusketa eta dokumentalak proposatuak izanen dira gunea espazio ezberdinetan banatua izanen delarik.

Aniztasunaz irauli, kultura erein !

Iaz, Euskal Herriko indarrak bildu genituen Auzolana eredutzat hartuz.

Aurten aniztasunaren eta elkarlanaren indarrak aztertzen saiatuko gira, populu eta ikerlari ezberdinen lekukotasunetan oinarrituz, beti modu partehartzailean.

Gure leloa sinplea bezain garrantzitsua da : ez da populu ala kultura bat bestea baino gehiago balio duenik. Kultura ta populu bakotxak denon aberastasuna bermatzen du eta amalurraren bioaniztasunarekin egia dena, kultura ta populuekin egia da. Sistema homogenizatzailearen parean, aniztasuna aldarrikatzen dugu, bakotxaren burujabetza oinarri, populu zapalduen arteko elkartasuna sustatuz.

Gu bezala beste populu andana batek kultura ta gobernamendu baten kolonialismoa pairatzen du; ta gaur egun arte beren kultura bermatuz populu izaiten segitzen dute. Haien borrokek, haien ibilbideek, haien izaiteek aberastuko dute aurtengo festibalaria. Kurdistan, Azawad, Katalunia, Kebek, Andaluzia, Eskozia, Kabilia... barnetik ezagutzeko aukerak izango ditugu.

Puntazko egitaraua : Populu zapalduen lekukoak... eta Chomsky

Hiru egun baizik ez dira baina burumuinak bero bero izanen dituzue eskaintzen dizuegun hizlari zerrenda ikusita. Hizlari guziak ez dira hor, baina aurkezpen labur batzuen bidez, egitaraua aberats honen aintzin gustu bat eskaintzen dizuegu.

Begiratu behereko pdf-a

PDF

Biltzar nagusia

2015eko Irailaren 14a

1
Biltzar nagusia: Pasatako fesibalaren bilana egiteko asmoz eta hurrengo festibalera begira jartzen hasteko, biltzar nagusi bat antolatuko dugu Irailaren 26an ko Ttattola gaztetxean goizeko 10tan. Gai ordena: -Bilan moral eta ekonomikoa. -Hurrengo aurrekontuen norabidearen bozka. -AK be...

EHZko txartelak lekuan berean salgai

2015eko Uztailaren 02a

1
Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain. 3 egunetako txartelak 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30€ Igandea 20€
1

Dena prest EHZ Festibalaren 20 urteentzat!

2015eko Uztailaren 02a

Dena prest 3 eguneko festa handiarentzat! Arratsaldeko 16:00etan irekiko ditugu ateak eta berehala hasiko dira animazioak. Larunbatean eta igandean g...
1

Etorri autobusez EHZra 5€ren truk

2015eko Ekainaren 24a

Euskal Herri osotik autobusak izanen dira EHZra etortzeko: -Bilbo>Zarautz>Lekorne -Hernani>Donostia>Errenteria>Oiartzun>Hondarribia>Irun>Lekorne -Iru...
2

EHZren gunea 3Dan

2015eko Ekainaren 24a

20. urteurrenarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu. Diziplina ezberdinen arteko gurutzaketa helburu, giro goxoago bat sortzea da ideia.
2

Random Recipe quebectarrek ordezkatuko dute The Coup Uztailaren 3an

2015eko Ekainaren 20a

Kaliforniako rap taldeak bere Europako bira bertan behera utzi du azken momentuan eta ez da EHZra etorriko. Pena handiz jakinarazten dugu The Coup tal...

1

EHttipiZ : txikienek ere beren festibala izanen dute

2015eko Ekainaren 10a

Populuen arteko zubi bat eraikitzea beti ere helburuetarik bat bada, argi ta garbi agertu da zubi hori belaunaldien artekoa izan behar dela ere bai; b...
1

"Festibalak 20 urte" gaualdi berezia !

2015eko Maiatzaren 05a

"EHZ 20 urte": 20 urte, urtero sortzen! Ekainaren 5an, 7:30tatik aitzina, lehen aldikotz Anariren albumaren aurkezpena Iparraldean, laburmetraiak eta...

EHZinemaldia Maulen Maiatzaren 13an

2015eko Maiatzaren 04a

Maiatzaren 13an arratseko 8tan Mauleko Zinka ostatuan izanen da EHZinemaldiaren segida!Bertan Yannis Youlountas-en filma ikusteko parada izanen da eta...
1

Gaur goizean argitaratu ditugu aurtengo festibaleko talde izenak

2015eko Apirilaren 27a

20 urte! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria erai...

EHZinemaldia

2015eko Apirilaren 19a

Gogoeta gunea gai iragarpena

2015eko Martxoaren 11a

EHZ feminista: Programazioa

2015eko Martxoaren 10a

20 urte, 20 laguntzaile

2015eko Otsailaren 18a

20 Urte, Urtero Sortzen

2015eko Otsailaren 18a

EHZ 2015: Sorkuntza

2015eko Urtarrilaren 08a

Gaztetxe Tour Milesker!

2015eko Urtarrilaren 07a

EHZ 2015: Lan taldeak osatzen!

2014ko Abenduaren 18a

Gaztetxe Tour: Azken egunak

2014ko Abenduaren 01a

EHZ: Grafistei Deia

2014ko Azaroaren 05a

SAR HITZA

2014ko Apirilaren 11a

EHZ 2014 : ate idekitzea

2014ko Martxoaren 20a

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015