Facebook
Twitter
Instagram
Flickr
Topopass
rss
Harremana

Gaur goizean argitaratu ditugu aurtengo festibaleko talde izenak

2015eko Apirilaren 27a

1

20 urte ! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria eraikitzeko lanean gure harri koxkorra pausatzeko gai izanen ginela ? Ba bai ! 20. edizioa ospatuko du aurten EHZ Festibalak. 20. urteurrena, 20 urte !

Arrosan landatu genuen lehen hazia. Eta bertan jasotako fruituekin mugitu izan gara beti, Idauze Mendira lehenik eta Heleta eta Lekornera ondotik. Ipar Euskal Herri barnekaldean beti. Hori izan delako hasieratik EHZ festibalaren helburuetako bat : barnekalde-kostalde desorekak hautsi eta Euskal Herriko zein nazioarteko herritarrei tokian tokiko errealitatea ezagutaraztea.

20 urteetan musika izan dugu lagun, kultura izan da gure tresna, besta gure aitzakia. Hiru egunez Euskal Herri ideal batean murgiltzeko aukera eskaini diogu EHZra hurbildu denari. Euskaraz, logorik gabe, bazterketarik gabe, ingurumena zainduz, gogoeta proposatuz... Beste festibal batzuek duten joko komertzialetik ihesi, proiektu bat aitzinera eramanez.

Eta 20 urteetan zehar, proiektu militante anitzen agertzea edo indartzea ere lagundu du EHZk, forma ezberdinen bidez, praktika ekologikoak sustatzen dituzten enpresak, tokian tokiko elkarteak... Ipar Euskal Herriko mugimendu militantearen topaleku eta ardatz izan da EHZ 20 urtez.

Baina 20 urteetan, momentu guziak ez dira goxoak izan. Mugimendu abertzalearen zatiketak, EHZren laguntzaileen atxiloketak, zailtasun ekonomikoak, ekaitzak... 20 urteetako ibilbidean aldapa gora izan du usu festibalak. Baina, arazoak gainditu eta arraberritzen jakin du beti, burua altxa eta aitzina segitzen. Eta hori da funtsean EHZren izaera ongien definitzen duena : garairik garai, egoerari aurre egin eta autokritikaz berpizteko gai izatea.

Urte bakarrean, elkarte giroan antolatutako 100 festibal desagertu dira frantziar estatuan. Euskal Herrian, gorabeherak gorabehera, 20. urteurrenari proiektu sendo batekin ekin diogu guk. BIG Festival, BBK Live edota Baionako Zezen Plazan proposatzen dutenaren parean, herri mugimendutik eratorritako festibal baten beharra agerikoa da.

20 urte beteko ditu EHZk. 20 urte, urtero sortzen ! Eta 20. urteurrenari ere sortzaile izpirituarekin ekingo dio. Sortzaileak, 20. urteurrenarentzat festibalaren formula berri bat proposatuko dugulako eskaintza artistikoaren kalitateari garrantzia berezia emanez, festibala beraren eremua aldatuz. Sortzaileak, aurten ere proiektu anitzen bultzaile izanen girelako (laguntzaileen ikusgarria, filma, EhrZ)

Kultura Festibalaren oinarrietariko bat da… Geroz eta konkurrentzia azkarragoaren aurrean, EHZ Festibalak programazio proposamen ezberdin bat eskaini nahi du, ezberdina den festibal batentzat. Gure esperientziari esker, pentsatzen dugu higiarazten eta harritzen ahal duen kalitatezko programazio bat eskaintzen ahal dugula. Emozioak pizten ahal dituena eta anitza den programazio kulturala !

#EHZaflakoa

Behin betikoz izen handien lehiatik urrunduz, publikoa inarrosi nahi dugu gure proposamen artistiko ainitzari esker, eta bere kabuz ikusiko ez lituzken ikusgarriak deskubriarazi. Honela, kodigoak hautsi nahi ditugu, giro bat, belaunaldien publikoen eta festibaleko osagai ezberdinen arteko trukada sortuz. Eskaintza kulturalaren bidez kultur eta politika gogoeta, eztabaida sustatu. Publikoa aktore izan dadin, eta ez bakarrik kontsumitzaile…

Eta mezu argi batekin gatoz : aurten EHZra etorriko den festibalari bakoitzak sekulako zaflakoa hartuko du : #EHZaflakoa Ez diegu izen bat ikustera, ez eta marka bat kontsumitzera etortzeko proposatzen. Ez diegu hedabide handiek maitaarazi dietena eskaini nahi, « behin ikusi dut » errateko aukera izan dezaten. Deskubritzea proposatu nahi diegu, bide ezezagunetan ibiltzea, gure ustez aho zabalik utziko dituzten artista eta ikusgarrien aitzinean.


EHZko txartelak lekuan berean salgai

2015eko Uztailaren 02a

1
Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain. 3 egunetako txartelak 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30€ Igandea 20€

Dena prest EHZ Festibalaren 20 urteentzat!

2015eko Uztailaren 02a

1
Dena prest 3 eguneko festa handiarentzat! Arratsaldeko 16:00etan irekiko ditugu ateak eta berehala hasiko dira animazioak. Larunbatean eta igandean goizeko 10:00etan irekiko ditugu ateak. Lekuan berean txartelak erosteko parada izanen da: 3 eguneko pasea 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30�?...
1

Etorri autobusez EHZra 5€ren truk

2015eko Ekainaren 24a

Euskal Herri osotik autobusak izanen dira EHZra etortzeko: -Bilbo>Zarautz>Lekorne -Hernani>Donostia>Errenteria>Oiartzun>Hondarribia>Irun>Lekorne -Iru...
2

EHZren gunea 3Dan

2015eko Ekainaren 24a

20. urteurrenarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu. Diziplina ezberdinen arteko gurutzaketa helburu, giro goxoago bat sortzea da ideia.
2

Random Recipe quebectarrek ordezkatuko dute The Coup Uztailaren 3an

2015eko Ekainaren 20a

Kaliforniako rap taldeak bere Europako bira bertan behera utzi du azken momentuan eta ez da EHZra etorriko. Pena handiz jakinarazten dugu The Coup tal...
2

Harro eta bat eginik

2015eko Ekainaren 18a

Euskal Herria Zuzenean elkartea baztertze mota guzien kontra borrokatu izan da betidanik. Horregatik, LGBT mugimenduari gure sustengua erakusten diogu...

1

"Festibalak 20 urte" gaualdi berezia !

2015eko Maiatzaren 05a

"EHZ 20 urte": 20 urte, urtero sortzen! Ekainaren 5an, 7:30tatik aitzina, lehen aldikotz Anariren albumaren aurkezpena Iparraldean, laburmetraiak eta...

EHZinemaldia Maulen Maiatzaren 13an

2015eko Maiatzaren 04a

Maiatzaren 13an arratseko 8tan Mauleko Zinka ostatuan izanen da EHZinemaldiaren segida!Bertan Yannis Youlountas-en filma ikusteko parada izanen da eta...
1

EHrZ konpilazio entzungai !

2015eko Apirilaren 20a

Milesker parte hartu duten talde guztieri! Aurten ere EHrZak izugarrizko arrakasta izan du! 50 taldek parte hartu dute topaketan, guztira 7 nazionalit...

EHZinemaldia

2015eko Apirilaren 19a

"Échos de la commune libre de Barbacha" Zine-debatea Mathieu Rigouste filma egilearekin ostiral honetan arratseko 9tan Kanboko Emaitza gaztetxean. ...

EHZ feminista: Programazioa

2015eko Martxoaren 10a

20 urte, 20 laguntzaile

2015eko Otsailaren 18a

20 Urte, Urtero Sortzen

2015eko Otsailaren 18a

EHZ 2015: Sorkuntza

2015eko Urtarrilaren 08a

Gaztetxe Tour Milesker!

2015eko Urtarrilaren 07a

EHZ 2015: Lan taldeak osatzen!

2014ko Abenduaren 18a

Gaztetxe Tour: Azken egunak

2014ko Abenduaren 01a

EHZ: Grafistei Deia

2014ko Azaroaren 05a

SAR HITZA

2014ko Apirilaren 11a

EHZ 2014 : ate idekitzea

2014ko Martxoaren 20a

Besta bai, gogoeta ere bai!

2014ko Martxoaren 20a

EHttipiZ : alkoholik gabeko eguna !!

2014ko Martxoaren 20a

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015