Facebook
Twitter
Instagram
Flickr
Topopass
rss
Harremana

20 Urte, Urtero Sortzen

2015eko Otsailaren 18a

1

20 urte ! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria eraikitzeko lanean gure harri koxkorra pausatzeko gai izanen ginela ? Ba bai ! 20. edizioa ospatuko du aurten EHZ Festibalak. 20. urteurrena, 20 urte !

Arrosan landatu genuen lehen hazia. Eta bertan jasotako fruituekin mugitu izan gara beti, Idauze Mendira lehenik eta Heleta eta Lekornera ondotik. Ipar Euskal Herri barnekaldean beti. Hori izan delako hasieratik EHZ festibalaren helburuetako bat : barnekalde-kostalde desorekak hautsi eta Euskal Herriko zein nazioarteko herritarrei tokian tokiko errealitatea ezagutaraztea.

20 urteetan musika izan dugu lagun, kultura izan da gure tresna, besta gure aitzakia. Hiru egunez Euskal Herri ideal batean murgiltzeko aukera eskaini diogu EHZra hurbildu denari. Euskaraz, logorik gabe, bazterketarik gabe, ingurumena zainduz, gogoeta proposatuz... Beste festibal batzuek duten joko komertzialetik ihesi, proiektu bat aitzinera eramanez.

Eta 20 urteetan zehar, proiektu militante anitzen agertzea edo indartzea ere lagundu du EHZk, forma ezberdinen bidez, praktika ekologikoak sustatzen dituzten enpresak, tokian tokiko elkarteak... Ipar Euskal Herriko mugimendu militantearen topaleku eta ardatz izan da EHZ 20 urtez.

Baina 20 urteetan, momentu guziak ez dira goxoak izan. Mugimendu abertzalearen zatiketak, EHZren laguntzaileen atxiloketak, zailtasun ekonomikoak, ekaitzak... 20 urteetako ibilbidean aldapa gora izan du usu festibalak. Baina, arazoak gainditu eta arraberritzen jakin du beti, burua altxa eta aitzina segitzen. Eta hori da funtsean EHZren izaera ongien definitzen duena : garairik garai, egoerari aurre egin eta autokritikaz berpizteko gai izatea.

20 urte beteko ditu EHZk. 20 urte, urtero sortzen ! Eta 20. urteurrenari ere sortzaile izpirituarekin ekingo dio. Sortzaileak, 20. urteurrenarentzat festibalaren formula berri bat proposatuko dugulako eskaintza artistikoaren kalitateari garrantzia berezia emanez, festibala beraren eremua aldatuz. Sortzaileak, aurten ere proiektu anitzen bultzaile izanen girelako (laguntzaileen ikusgarria, filma, EhrZ�)


Biltzar nagusia

2015eko Irailaren 14a

1
Biltzar nagusia: Pasatako fesibalaren bilana egiteko asmoz eta hurrengo festibalera begira jartzen hasteko, biltzar nagusi bat antolatuko dugu Irailaren 26an ko Ttattola gaztetxean goizeko 10tan. Gai ordena: -Bilan moral eta ekonomikoa. -Hurrengo aurrekontuen norabidearen bozka. -AK be...

EHZko txartelak lekuan berean salgai

2015eko Uztailaren 02a

1
Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain. 3 egunetako txartelak 65€ Ostirala 30€ Larunbata 30€ Igandea 20€
1

Dena prest EHZ Festibalaren 20 urteentzat!

2015eko Uztailaren 02a

Dena prest 3 eguneko festa handiarentzat! Arratsaldeko 16:00etan irekiko ditugu ateak eta berehala hasiko dira animazioak. Larunbatean eta igandean g...
1

Etorri autobusez EHZra 5€ren truk

2015eko Ekainaren 24a

Euskal Herri osotik autobusak izanen dira EHZra etortzeko: -Bilbo>Zarautz>Lekorne -Hernani>Donostia>Errenteria>Oiartzun>Hondarribia>Irun>Lekorne -Iru...
2

EHZren gunea 3Dan

2015eko Ekainaren 24a

20. urteurrenarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu. Diziplina ezberdinen arteko gurutzaketa helburu, giro goxoago bat sortzea da ideia.
2

Random Recipe quebectarrek ordezkatuko dute The Coup Uztailaren 3an

2015eko Ekainaren 20a

Kaliforniako rap taldeak bere Europako bira bertan behera utzi du azken momentuan eta ez da EHZra etorriko. Pena handiz jakinarazten dugu The Coup tal...

1

EHttipiZ : txikienek ere beren festibala izanen dute

2015eko Ekainaren 10a

Populuen arteko zubi bat eraikitzea beti ere helburuetarik bat bada, argi ta garbi agertu da zubi hori belaunaldien artekoa izan behar dela ere bai; b...
1

"Festibalak 20 urte" gaualdi berezia !

2015eko Maiatzaren 05a

"EHZ 20 urte": 20 urte, urtero sortzen! Ekainaren 5an, 7:30tatik aitzina, lehen aldikotz Anariren albumaren aurkezpena Iparraldean, laburmetraiak eta...

EHZinemaldia Maulen Maiatzaren 13an

2015eko Maiatzaren 04a

Maiatzaren 13an arratseko 8tan Mauleko Zinka ostatuan izanen da EHZinemaldiaren segida!Bertan Yannis Youlountas-en filma ikusteko parada izanen da eta...
1

Gaur goizean argitaratu ditugu aurtengo festibaleko talde izenak

2015eko Apirilaren 27a

20 urte! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria erai...

EHZinemaldia

2015eko Apirilaren 19a

Gogoeta gunea gai iragarpena

2015eko Martxoaren 11a

EHZ feminista: Programazioa

2015eko Martxoaren 10a

20 urte, 20 laguntzaile

2015eko Otsailaren 18a

EHZ 2015: Sorkuntza

2015eko Urtarrilaren 08a

Gaztetxe Tour Milesker!

2015eko Urtarrilaren 07a

EHZ 2015: Lan taldeak osatzen!

2014ko Abenduaren 18a

Gaztetxe Tour: Azken egunak

2014ko Abenduaren 01a

EHZ: Grafistei Deia

2014ko Azaroaren 05a

SAR HITZA

2014ko Apirilaren 11a

EHZ 2014 : ate idekitzea

2014ko Martxoaren 20a

Besta bai, gogoeta ere bai!

2014ko Martxoaren 20a

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015