Facebook
Twitter
Instagram
Flickr
Topopass
rss
Harremana

Egitaraua

KASERNARAT

Jatorria: Euskal Herria

Generoa: Musika

Emanaldia: Larunbata, 12:30 (Garroa)

Web gunea: https://www.facebook.com/kasernarat

Kasernarat Irun eta Oreretako hiru musikarik osatzen duten folk, rock eta blues taldea da. 2011. urtean sortu zen eta 2012. urtean eman zen argitara taldearen lehen lan homonimoa. 2013. urtean hainbat sari jaso zituen hirukoteak: Rockein! Musika lehiaketan euskarazko talderik onenari saria, Donostiako Piraten musika lehiaketako epaimahaiaren saria eta Musikirun lehiaketako 2. Saria. 2014. urte hasieran “Inoiz izan ginena” singlea argitaratu zuten Rockein! lehiaketako sariari esker eta urte beraren amaieran Elkar Estudioa Sesioak saioetan parte hartu zuten, baita Bartzelonako EH Sona jaialdian aritu ere, Bartzelonako Euskal Etxeak jaialdiaren harira antolatzen duen lehiaketa irabazi ostean. Denbora gutxiren buruan argitaratuko dute Okerreko bidetik deituko den bigarren diskoa. Taldea egun Eneritz Duesok (Eneritz Furyak izenaz bakarka aritzen dena) eta Odio punk taldeko Mikel A. Pedreñok eta Ionek osatzen dute.
KASERNARAT

atzera

Aurkezpena

EHZ festibalaren 20. edizioa

Euskal Herria Zuzenean festibalak haren 20. urtea ospatzen du aurten! 1996etik, 3 eguneko elkargune da festibala, gaur egun Lekornen iragaiten dena (Ipar Euskal Herrian – Baionatik 20 minutura). 15.000 pertsona elkartzen dira bertan. Alderdi anitzeko erakuslehio baten gisan defini genezake, ez baita soilik musikaren hedapenera mugatzen. Musikaz gain, besteak beste karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatzen ditu. Laburbilduz festibalak eta elkarteak berak ere, Euskal Herrian gure irudira eraiki nahi genukeen jendartearen erakuslehio izateko helburua du.

Ibilbide luze honetan festibala gunez aldatzen joan da eta guztira 4 herri ezberdinetan antolatua izan da:

  • • 8 urtez Arrosan (1996-2003)
  • • 5 urtez Idauze-Mendin (2004-2008)
  • • 4 urtez Heletan (2009-2012)
  • • Lekornen (2012tik landa).

Garroa gaztelua

Aurtengo edizioarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu

Garroa gaztelua

Aurtengo edizioarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu

Garroa gaztelua

Aurtengo edizioarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu

Info praktikoak

  • Aparkalekua eta akanpalekua urririk dira.
  • • 12 urte baino guttiago duten haurrek ez dute sartzea ordaintzen.
  • • Kalitatezko elikagai eta edariak eskaintzen dira (biologikoa eta/edo Idoki sormarkaduna).
  • • Euskoak onartzen dira ttanttoen erosteko.
  • • Kasu : Ezin da kreditu txartelez ordaindu ez webgunean, ez festibalean bertan ere, ez sartzerik ez ttanttorik, baliatu aitzinetik erosteko parada!
  • • Ez da onartzen berinezko den edozer gauza, ez akanpalekuan ez festibaleko eremuan.
  • • Bakoitzak etxetik ekarririko botilak akanpalekuan soilik onartzen dira.
  • • Ez da abererik onartzen ez akanpalekuan ezta festibaleko eremuan ere.

Nola iritsi ?

Autobusez :

5€ euroren truk sar zaitez jadanik giroan festibalean zangoa eman aitzin ere ! Abiatzeak : Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Maule, Hendaia, Biarritz eta Baionatik.

basque-bondissant.com/

Autoa elkarbanatuz :

Ez baduzu autobusez jiteko aukerarik, lasai, autoa partekatzen ahal duzu ! Eman ezazu izena Festibaleko webgunean eta proposatu edo xekatu ongi etortzen zaizun autoa.

Garroa gaztelua

Aurtengo edizioarentzat EHZren gunean aldaketak egin ditugu

Salpuntuak

Angelu

Leclerc

Baiona

Carrefour
Elkar
Fnac
Géant Casino
Leclerc

Biscarosse

Leclerc

Bordale

Carrefour
Carrefour
Fnac
Leclerc

Capbreton

Leclerc

Dax

Carrefour
Intermarché
Leclerc

Donibane Lohizune

Carrefour

Labège

Carrefour
Fnac

Lekorne / Mendionde

Garroako gaztelua
Garroako gaztelua

Mérignac

Carrefour

Mont de Marsan

Carrefour
Leclerc

Mourenx

Leclerc

Oloron Sainte-Marie

Leclerc

Orthez

Intermarché
Leclerc

Paue

Auchan
Carrefour
Fnac
Géant Casino
Leclerc

Tarbes

Carrefour
Géant Casino

Tarnos

Carrefour

Tolosa

Carrefour
Fnac

Txarteldegia

EHZko txartelak lekuan berean salgai

Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain.

3 egunetako txartelak 65€

Ostirala 30€

Larunbata 30€

Igandea 20€

EHZko txartelak lekuan berean salgai

Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain.

3 egunetako txartelak 65 euro

Ostirala 30 euro

Larunbata 30 euro

Igandea 20 euro

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015