5 edizioz, EhrZa bakarrik Euskal Herrian kokatzen zen eta talde lokaleri aukera emaiten zien festibal batean produziteko. Iaz eskema berri bat plantan ezarri genuen, nazioarteri idekitzeko. Orduan, moldeak pixka bat mugitu ziren arren helburu berdina mantentzen zen: artista berrien gana joaitea, festibalen produzitzeko posibilitatea eskainiz.
Lehengo urteko EHZren tematika-ri oihartzun egiteko, kultura minorizatuetako artistak bultzatu nahi genituen. Kultura minorizatuetaz hitz egiten dugunean, gaur egun, defenditzeko kuadro finkorik ez duten kulturetaz hitz egiten dugu. Usutan kultura dominanteek itotzen eta legemitate osoz pribatzen dituztelako kultura minorizatuak.
Helburua da gure Festibala hitzordu garrantzitsua bilakatzea kultura minorizatuetako gazte engaiatuen artean.
Aurten EHZ elkarteak joan den urteko apostua berretsi nahi du, garrantzia haundiagoa emanez EHrZri. Joan den urtean izugarrrizko arrakasta izan zuen, 90 taldek izena eman zuten, horietariko 11 festibalean aritu ziren eta guztira 15 populu ezberdin ordezkatuak izan ziren.
Aurten berriz hizkuntza eta kultura minorizatuen inguruan izango da proiektua baina europako populuetan zentratuz. Proiektu honen bidez talde amateurrei haien musika ezagutarazteko aukera eman nahi diegu baina baita ere haien herrien egoeraz informatzeko parada izatea nahi dugu.
Izen emateen hasiera: 2015eko Urtarrilaren 22a
Izena emateko epe muga: 2015eko Martxoaren 01a
Bozken hasiera: 2015eko Martxoaren 01a
Bozken amaiera: 2015eko Martxoaren 20a
EHrZ-ren amaiera: 2015eko Ekainaren 30a
Iaz 48 musika taldek parte hartu zuten lehiaketan! Aniztasunaz sistema irauli eta kultur erein!
Milesker talde guzieri!
EHrZ, populuen oihua!
Utque aegrum corpus quassari etiam levibus solet offensis, ita animus eius angustus et tener, quicquid increpuisset, ad salutis suae dispendium existimans factum aut cogitatum, insontium caedibus fecit victoriam luctuosam.
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015