2014ko Apirilaren 11a
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 19.edizioa heldu den Ekainaren 27/28/29an iraganen da Lekornen. Etorkizunari begira antolatzaileei segurtasuna ematen digun informazioa, Lekorneko Herriko Etxearekin berriki izenpetu dugun 4 urterako partaidetza da dudarik gabe, EHZren 20.urteurrena lasaitasun osoz Lekornen ospatzea ahalbidetuko baitigu.
Festibala gero eta hurbilago dugu... eta ohiko errezeta ez da aldatzen: 3 egun, akanpaleku 1, 3 aparkaleku, 5 eszena, 60 ikusgarri, 15000 pertsona, 1500 oihaletxe, 650 laguntzaile...
Ohi bezala, afitxa-buru, tokiko talde eta ezagutzekin osatu dugu aurtengo afitxa ere. Iragarpena hain berant egitea, borondatezko erabaki bat da guretzat. Aurten, atxikiak zaizkion proiektu batzuk bultzatzeko aukera izan du EHZk: -EhrZ musika lehiaketa sekulako arrakasta da adibidez -Eztabaidaguneko programazioaren iragarpena ere momentu azkarra izan da guretzat, festibal garaian gogoetak zinezko lekua bat duela erakutsi ahal izan baitiogu publikoari -ehKz gazte komunikazio proiektuaren abiatzeak ere, euskal gazteriak lurralde honetako eragile izateko duen borondatea erakusten du, horrelako proiektuekin hartzen du funtsa EHZk. -EhttipiZ haurren egunaren antolaketa zinezko berritasun bat izanen da. -Paraleloki, Donostia eta Iruñeko gazteekin besteak beste, proiektu anitz sortzen ari gira eta ondoko asteetan egikarituko ditugu.
2013-2014 ikasturtean ere, gogoeta, bilkura, buruhauste, irri karkaila, topaketa eta lan anitz izan dugu. Festibala, esperientzia horien bururapen bat bezala heltzen da. Egin dezagun beraz 3 egun horiekin, nahi dugun Euskal Herriaren erakusleiho bat, irudikatzen dugun jendartearen erakusleiho bat: anitza, elkartasunean oinarritua eta bere nortasunaz jakitun.
Estilo aniztasunean oinarrituko da gau eta egun bakoitza. Amets egiteko reggae-a, hip-hop mitiko eta engaiatua, gure erokeria iratzartzeko rock-a, elektro punk-a bolumen azkarrean, etab. Baina hori guzia, festibalaren zutabe nagusia Euskal Herria dela ahantzi gabe... eta gurera zentratuak egonik ere, munduari irekitzeko ohiko borondatearekin. Hori horrela, euskal taldeek eta kultura zapalduek behingoz libreki hitza har zezaketen nazioarteko musika lehiaketan parte hartu dutenek ere, beren tokia izanen dute eszena nagusian.
EHZk helburu berdinak ditu urtero, formula berdina, osagai berdinak; baina programazioaren aberastasuna baino gehiago, parte hartzaileek, laguntzaileek, ikusleek eta inguratzen duten jendeek eginen dute festibal berri eta desberdina 2014ean.
2015ko Urtarrilaren 21a
20 urte! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria eraikitzeko lanean gure harri koxkorra pausatzeko gai izanen ginela? Ba bai! 20. edizioa ospatuko du aurten EHZ Festibalak. 20. urteurrena, 20 urte! ...2015ko Urtarrilaren 18a
Aurten EHrZak bere 7. edizioa ospatuko du! Hasieran lehiaketa soilik Euskal Herrian zentratzen zen eta 60 bat taldek izena ematen zuten. Iaztik EHrZak mugak hautsi eta beste dimentsio bat hartu zuen, mundu guztiko taldeei irekiz eta bide hortaz populu ala hizkuntza minorizatuak ordezkatzen zituzten ...2015ko Urtarrilaren 08a
20. urteko sorkuntza Parte hartu!Loturaren testua... EHZk bere 20° urtebetetzearentzat SORKUNTZA ERRALDOI bat muntatzen du bere laguntzaile guziekin...2014ko Abenduaren 18a
Nola eta zergatik EHZ-aren lan talde batean sartu: Nola? Lan talde batean sartzeko idatzi [email protected] helbidera, erranez ze taldetan nahi ...2014ko Abenduaren 01a
Zer da « Gaztetxe Tour »? Festibaleko laguntzaileek beren gaztetxeetan antolatuko duten bira hori, kontzertu, bazkari, triki-poteo edo laguntzailee...2014ko Azaroaren 05a
EHZ-ak bere 2015-eko festibalaren afitxa bilatzen hasi da. Horren kari publiko guztiari irekia den lehiaketa bat bultzatu du. Edonor ezagutzen baduzu ...2014ko Martxoaren 20a
Piztu sortu zenetik orain arte, EHZ beti trukaketa, eztabaida eta hausnarketa gune garrantzitsu bat izan da, urtean zehar zein festibal denboran. Aurt...2014ko Martxoaren 20a
Biharko belaunaldiak Euskal Herria Zuzenean belaunaldi guzien festibala da. 2013an Festibaleko 3 egunetan, haurren txokoari arreta berezi bat eman on...2014ko Martxoaren 06a
Orain arte, 70 bat talde haien izena eman dute EhrZ-n parte hartzeko! Ikusten duzuen bezala, lorpen handi bat da, jakinez munduko hainbat talde festib...2014ko Otsailaren 03a
Aski da inguruko festibaler begiratzea, fite ohartzeko sekulako konkurentzia bat badela programazioan.Bizkor ibili behar da eta gerla bat bezala da. D...2013ko Abenduaren 05a
2013ko Otsailaren 14a
2012ko Abenduaren 24a
2012ko Azaroaren 08a
2012ko Irailaren 11a
2012ko Maiatzaren 21a
2012ko Maiatzaren 15a
2012ko Apirilaren 27a
2012ko Apirilaren 27a
1-07ko Abenduaren 20a
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015