“Sukaldetik Plazara” dokumentalaren proiekzioa, ostiralean, 18:30ean, gazteluan.
« Sukaldetik plazara » dokumentala proeiktatuko dugu eta ondotik eztabaida bat proposatua izanen da filman parte hartzen dutenekin.. > trailer <
Parte hartzaileak: Alaia Berhonde (PAF), Xane Krekelberg (Emateek Diote) et Miren Aranguren (Bilgune feminista).
Kapitalismoa eta osasuna: denak eroak ote gira?
Bere garapena trabatzen duten pertsonak kontrolatzeko eta baztertzeko, Kapitalak eta estatugintza sistemak osasungintzari egiten duen erabilpenari buruzko gogoeta. Osasungintzarui buruz ezagutzen diren kritika kolektiboetako kideak hor izanen dira, tartean anti-psikiatria kolektiboak adibidez. Autoeratutako edota komunalki eramandako osasungintza esperientziak trukatuko ditugu.
Sistema huntan, erotasuna disidentzia politiko gisa ulertzen ahal ote da?
Kurdistan, emazteek burujabetzen
Ezker kurduak konfederalismo demokratikoa hautatu ondotik, nola antolatzen dira gerrillan, arlo politikoan, herri elkarteetan dabiltzan emazteak ? Jendarte kurduan feminismoa eta parekidetasuna bultzatzeko zein indar eta bitarteko erabiltzen dituzte, nor dute bidelagun eta etsai ?
Hizlariak :
- Michelle Allison KNK Kurdistaneko Kongresu Nazionaleko emazteen bozeramailea.
- KJA emazteen kongresu askearen gomitari erantzunez, martxoaren 8a kari Frantziatik Kurdistanera joan delegazioko bi kide.
Burujabe, burugabe, burujale

Notre Dame Des Landeseko ZAD : lurralde burujaberantz
ZAD gune sutsua bilakatu da azken hamarkadan, baina aireportu baten kontrako borroka baino askoz gehiago bilakatu da bertan diren ehunka biztanle aktibistentzat. Kapitalismotik kanpoko bizitza eredu baten hazia da, elkartasunean eta auto-kudeaketan. Nola gauzatzen dute bizimodu hori ?
Hizlariak : ZADeko biztanle-okupatzaile talde bat.