Aurkezpena

EHZ festibalaren 22. edizioa

Euskal Herria Zuzenean festibalak haren 22. urtea ospatzen du aurten! 1996etik, 3 eguneko elkargune da festibala, gaur egun Lekornen iragaiten dena (Ipar Euskal Herrian – Baionatik 20 minutura). 12.000 pertsona elkartzen dira bertan. Alderdi anitzeko erakuslehio baten gisan defini genezake, ez baita soilik musikaren hedapenera mugatzen. Musikaz gain, besteak beste karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatzen ditu. Laburbilduz festibalak eta elkarteak berak ere, Euskal Herrian gure irudira eraiki nahi genukeen jendartearen erakuslehio izateko helburua du.

Ibilbide luze honetan festibala gunez aldatzen joan da eta guztira 4 herri ezberdinetan antolatua izan da:

  • • 8 urtez Arrosan (1996-2003)
  • • 5 urtez Idauze-Mendin (2004-2008)
  • • 4 urtez Heletan (2009-2012)
  • • Lekornen (2013tik landa).

Garroa gaztelua

Iazko aldaketen ondoren aurten gunea berdin geldituko da. 

Info praktikoak

  • Aparkalekua eta akanpalekua urririk dira.
  • • 14 urte baino guttiago duten haurrek ez dute sartzea ordaintzen.
  • • Kalitatezko elikagai eta edariak eskaintzen dira (biologikoa eta/edo tokikoak).
  • • Euskoak onartzen dira ttanttoen erosteko.
  • • Aurten berriz ere, banku txartelaren bitartez pagatzen ahalko da festibalean.
  • • Ez da onartzen berinezko den edozer gauza, ez akanpalekuan ez festibaleko eremuan.
  • • Bakoitzak etxetik ekarririko botilak akanpalekuan soilik onartzen dira.
  • • Ez da abererik onartzen ez akanpalekuan ezta festibaleko eremuan ere.

Nola iritsi ?

Autoa elkarbanatuz :

Ez baduzu autobusez jiteko aukerarik, lasai, autoa partekatzen ahal duzu ! Eman ezazu izena Festibaleko webgunean eta proposatu edo xekatu ongi etortzen zaizun autoa.

Txarteldegia interneten bidez:

Orain eskuratu dezakezu zure 3 egunetako sarrera edo egun bakarreko sarrera internetetik hemen klik eginez. 

EHZko txartelak lekuan berean salgai

Aurresalmentaren itxieraren ondotik, txartelak lekuan berean erosteko parada duzue orain.