Hegalaldia #4

Ipar Euskal Herriko bazter orotan eta ezohiko lekuetan 4 kontzertu berezi eskaintzeko asmoarekin, Atabal Biarritzek eta EHZ Festibalak bat egiten dute, aurten. Hala, gaur arte musika munduarekin loturarik izan ez duten lekuetan kalitatezko kontzertuak eskainiz, urte osoan lurraldea biziarazten dutenengana hurbiltzen dira antolatzaileak. Hirugarren kontzertu horrentzat, Goxoki Gaztetxearekin elkarlanean, Mondkof présenteAutrenoir eta HORD artista bikainak aurkezten dizkizuegu.
Hitzordua, Sahardei Xaharra Bordan, Itsasun 20:00etatik 23:00etara iraganen den gaualdi zoragarrian !

HØRD
H ø r d Sébastien Carl musikari eta bideoegilearen proiektu elektroniko berria da. 2013an sortua, H ø r d coldwave estiloak eta filma beltzek inspiratzen dute. Begietsizko konposizio eta gorakada epikoen artean ibiltzen da. EP ugariren ondotik, bere lehen album 2016eko otsailean atera zuen.

MONDKOF PRESENTE AUTRENOIR
Mondkopf izenarekin tekno zinematografiko diskoak kaleratu dituen Paul Régimbeau eta metal/post-hardcore eszenatik datorren Greg Buffier (Saad & Matisse) artistek osatzen dute Autrenoir.
Mondokpf-en musikaren jarraipen organikoagoa da Autrenoir. Musikariek emozioz beteriko musika instrumentala sortzen dute. Erritmo kutxa indartsu eta minimalistaren gainetik, gitarra, soinu zehatzak eta efektuak gehitzen dituzte. Sludge musikaren bertsio elektronikoa izan daiteke, nonbait. Zuzenean, bi artisten gibelean, zuri-beltzean, Grégoire Orio-k (As Human Pattern) sortutako paisaia surrealista zoragarriak ikus daitezke.

Facebook-en partekatu Twitter-en partekatu