eu fr


Behelaino proiektua- Amaia Boloki-rekin elgarrizketa

2012ko Maiatzaren 15a

Lau galdera pausatu dizkiogu Amaia Boloki-ri, Behelaino proiektu berria laburki presentatzeko.

Nola sortu zen Behelaino proiektua?

5 neska elkartu ginen beste proiektu baten muntatzeko xedearekin, bainan muttikoak falta genituen. Bildu ginela eta zerbaiten egiteko gogoa ginuela, erabaki dugu guhaurek zerbaiten idaztea eta muntatzea. EHZk proposatu digularik Sorgin proiektuaren muntatzea, aukera ona iduritu zaigu gure proiektuaren aintzinatzeko.

Gai berezi bat tratatua ote da?

Herri ttipi batean, proiektu erraldoi bat muntatzen dela eta, 5 pertsonaien ibilbideak aztertzen ditu piezak. Ipuin hori baino gehiago, gure eguneroko zalantzak eta dudak argira eman nahi ditugu, bai eta ere gogoeta bat eraman eraikitzen ari den Euskal herriari begira.

Nork parte hartzen du ikusgarrian?

Laida Etxemendi, Maitena Tikoipe, Amaia Etxandi, Agnes Heguito, Amaia Boloki.

Zein izan dira parte hartzaileen iritziak?

Bai. 5ak kontent girela uste dut eta talde polita sortu dugu. Esperientzia berria da denentzat, eta sorkuntzak pertsonalki ainitz ekartzen digu. Orain arte proiektu ezberdinetan arizan bagira antzerkia egiten, lehen aldia da pieza bat osoki idazten eta muntatzen dugula.


Igo



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!