Facebook
Twitter
Instagram
Flickr
Topopass
rss
Harremana

EHZ festibalaren 20. edizioa

Euskal Herria Zuzenean festibalak haren 20. urtea ospatzen du aurten! 1996etik, 3 eguneko elkargune da festibala, gaur egun Lekornen iragaiten dena (Ipar Euskal Herrian – Baionatik 20 minutura). 15.000 pertsona elkartzen dira bertan. Alderdi anitzeko erakuslehio baten gisan defini genezake, ez baita soilik musikaren hedapenera mugatzen. Musikaz gain, besteak beste karrikako artea, haurren xokoa eta konferentziak proposatzen ditu. Laburbilduz festibalak eta elkarteak berak ere, Euskal Herrian gure irudira eraiki nahi genukeen jendartearen erakuslehio izateko helburua du.

Ibilbide luze honetan festibala gunez aldatzen joan da eta guztira 4 herri ezberdinetan antolatua izan da:

  • • 8 urtez Arrosan (1996-2003)
  • • 5 urtez Idauze-Mendin (2004-2008)
  • • 4 urtez Heletan (2009-2012)
  • • Lekornen (2012tik landa).

Info praktikoak

  • Aparkalekua eta akanpalekua urririk dira.
  • • 12 urte baino guttiago duten haurrek ez dute sartzea ordaintzen.
  • • Kalitatezko elikagai eta edariak eskaintzen dira (biologikoa eta/edo Idoki sormarkaduna).
  • • Euskoak onartzen dira ttanttoen erosteko.
  • • Kasu : Ezin da kreditu txartelez ordaindu ez webgunean, ez festibalean bertan ere, ez sartzerik ez ttanttorik, baliatu aitzinetik erosteko parada!
  • • Ez da onartzen berinezko den edozer gauza, ez akanpalekuan ez festibaleko eremuan.
  • • Bakoitzak etxetik ekarririko botilak akanpalekuan soilik onartzen dira.
  • • Ez da abererik onartzen ez akanpalekuan ezta festibaleko eremuan ere.

Nola iritsi ?

Autobusez :

5€ euroren truk sar zaitez jadanik giroan festibalean zangoa eman aitzin ere ! Abiatzeak : Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Maule, Hendaia, Biarritz eta Baionatik.

basque-bondissant.com/

Autoa elkarbanatuz :

Ez baduzu autobusez jiteko aukerarik, lasai, autoa partekatzen ahal duzu ! Eman ezazu izena Festibaleko webgunean eta proposatu edo xekatu ongi etortzen zaizun autoa.

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015