eu fr


Gaztetxe Tour

2014ko Irailaren 24a

elkarteaZer da « Gaztetxe Tour » ? Festibaleko laguntzaileek beren gaztetxeetan antolatuko duten bira hori, kontzertu, bazkari, triki-poteo edo laguntzaileen buru irakinetarik aterako den beste edozein ideiaren inguruan, festa giroan elkartu, trukatu eta partekatzeko aukera izanen da. Gaztetxe tour deitu dugun bira hau, festaren bidez laguntzaile berriak bildu eta festibalean inplikatzeko aukera da, baita festibalaren eta gaztetxeen proiektuak ezagutzeko aukera ere, laguntzaileen arteko loturak azkartzeko asmoarekin beti. Bira honetaz gain, gaztetxe guzien hitzorduak bilduko lituzkeen plataforma bat sortu nahiko genuke. Hitzorduak: Irailaren: Uztaritze (Lapurtarren Biltzarra) Urriaren: Donapaleu (3a), Makea (11a), (18a), Itsasu (24a) Azaroaren: Azkaine (22a), Garazi (28 edo 29a)...

Igo



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!