eu fr


EHttipiZ : alkoholik gabeko eguna !!

2014ko Martxoaren 20a

elkarteaBiharko belaunaldiak

Euskal Herria Zuzenean belaunaldi guzien festibala da. 2013an Festibaleko 3 egunetan, haurren txokoari arreta berezi bat eman ondoren, urrunago joan nahi izan dugu haurrentzako egun oso bat antolatuz hainbat aktibitate biltzen dituen proposamen berri batekin : EHttipiZ.

Aurten beraz, ostirala haurren eguna izanen da ! Beste festibalariak bezala integratuko ditugu EHZ-ren oinarrizko baloreak berriz hartuz : ingurumena, Kultura, aniztasuna, trukaketa Belaunaldi horiek dute festibala berriz hartuko hemendik urte batzuetara, eta gaurdainik nahi dizkiegu gure baloreak transmititu, jokoaren bidez, kalitatezko aktibitateekin, beti ere besta izpiritua atxikiz. Hori baita Euskal Herria Zuzenean festibalaren sormarka !

EHttipiZ : Nor, Zer,Noiz, Nola?

EHttipiZ ekainaren 27an ostiralez iraganen da Garro gazteluan. Laguntzaileek azkarki parte hartu beharko dute, muntaketa egun bat lehenago bukatzeko eta ttipien harrera segurtatzeko !

Duela hilabete batzu hasitako lanarekin, haurrentzako egun bateko programa osatu da. Hausnarketa berezi bat eramana izan da tailerretan erabiliko den hizkuntzari buruz: Euskararen babesle eta eragile izanki, argi ta garbi ikusi dugu Euskara izanen dela egun hortako hizkuntza nagusia. eskualdeko Ikastola eta eskola (publiko eta pribatu) elebidunetarik hurbildu gira beraz. Orotarat 6 eta 10 urte arteko 200-300 haurrek parte hartuko dute proiektuan.

Ikastetxeekin bilduz, ohartu gira lotura gutti badela eskola ezberdinetako ikasleen artean, nahiz eta hurbiltasun geografikoa izan. Egun hori festibalari gazte hauentzat elkarren artean nahasteko aukera izanen da, tailer jostagarrien bidez eta beharbada, nork daki, biharko harremanak eraikizÂ…


Igo



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!