eu fr


Ostiraleko kronika #1 : Flower of Scotland

2014ko Otsailaren 07a

elkartea

Eta bai...flower of Scotland, Eskoziako lorea...Kantu hau hautatu dugu Eskoziarako bidaia egiteko momentuan. Kantuak errepresentatzen duenaz haratago lehen aldiz ofizialki kantatu ahal izan zuten momentua ezin saihestua baita errugbi zale amorratuentzat.

www.youtube.com

Nork ez du ikusia historiako gertakari hau kondatzen duen Braveheart filma?

Kantu honek Eskoziako independentziaren aldeko lehen gerra du oinarri nun William Wallace eta Robert Bruce Eskoziako lorerik finenak bezela hartuak diren. Eskoziarren guda honek lau mendeko independentziara ereman zituen, 1707 arte. 1990ean Errugbi txapelketako 5 nazioen Eskoziaren partiduan erabilia izan zen lehen aldiz kantu hau himno bezela. Murrayfield estadioan jokatu zen bost nazioen azken partidua, Eskozia Inglaterraren aurka.

Ordu arte God Save the Queen kantatzen zuen Eskoziar selekzioak baina azken partidurako taldeak galdeginik Flower of Scotland kantatu zen. Irabazleak lehiaketako partidu guziak irabazi eta grand chelem delakoa egiten zuen. Historiarako Eskoziak irabazi zuen.

Bidea egin dute beraz Eskoziarrek, William Wallacen gudatik, 1990ko errugbi partidu mitiko horretatik pasatuz 2014ko irailaren 18an iraganen den independentziaren aldeko erreferendumeraino.

Nork ez luke nahi ikusi Arragointze, Miarritze, Nafarroa, Hernari, Maule eta Ordiziako jokalariz osaturiko ekipa bat Euskal Herriaren ordezkari gisa 7 nazioen torneoan konpetitzen. Ea noizbait egi bihurtzen den, errugbian baitakigu hemen, kantuz ere bai Eskoziarrak bezala.


Igo



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!