eu fr


EHKZ : Hedabide berri bat Iparraldean

2014ko Otsailaren 03a

ehz

Bi hitzez, EHKZ lankidetzan eta partehartzean oinarrituko den hedabide berri bat da.. EKKZ proiektuaren bidez, arlo ezberdinetan interesa duten gazteak (kazetariak,argazkilariak, marrazkilariak, artistak…) elkarlanean eman nahi ditugu.Bakoitzaren xedearen arabera aktualitatea lantzeko modu anitzak uztartuz. Ipar Euskal Herriko informazioa oinarri izanen duen eremuaz gain, EHKZ.eu webguneak beste atal batzuk ere izanen ditu : blogarien tartea, eskaintza kulturalena, kirolarena etab., baita bakoitzaren ekarpen libreaz (bertsu, margo…) elikatuko dugun sortzaileen txoko bat ere.

EHKZ gazteek gazteentzat pentsatu dute. Zer erran nahi du horrek ? Gazteak haien eremuan finkatu gabe, belaunaldi baten ikuspegia islatu lezakeena agerrarazi nahi dugu :

- Ipar Euskal Herriko aktualitatea jorratu

- jatorri politiko eta soziala edozein izanik ere gazteei hitza emanez

- Proiektua elebiduna izanen da : euskaraz eta frantsesez

Konkretuki, EHKZ-k beste angelu eta ikuspegia proposatuko ditu, aktualitatea gazteengana ekartzeko. Politikaz, sozial arloaz, kulturaz edota kirolaz interesatua den gazteak, besteak beste, elkarrizketak, erreportaiak, blogak, iritzi artikuluak eta eztabaidak aurkituko ditu EHKZ.eu webgunean.

EHZ-ren errola

EHKZ izena ez da zerutik erortzen ! Bixtan da, EHZ festibalari lotua dela.

Nor ez da oroit festibaleko 3 egunetan argitaratutako aldizkaritxoaz?

Azken 5 urte hauetan festibaleko “Kom” taldeak liburuxka bat proposatu du, bezperako momentu azkarren eta eguneko gertakarien aipamena eginez, eta egunero 3000 ale banatuz.Bost urte horietan kausitutako experientziaz aberasturik, EHKZ proiektua zabaltzera doa, festibaleko eremutik at joanez, zinezko tresna, lehio, hedabide bat bilakatuz..

Adio liburuxka! Adio goizeko lehen argi izpiak arte buru belarri artikulu idazten pasatutako orenak! Adio 3000 aleak ezin ateraz inprimagailuaren puzkerren aintzinean pasatutako oren luzeak…eta hori zertako? festibalariek jatzar orduko oihal etxe aintzinean atxemaiteko ñiñia

Azkenean! EHKZ haunditzen da eta merexi duena ukanen du: egiazko webgune bat, kolaboratzaile anitzak eta bereziki urte osoko aktibitate bat..

Euskal Herria Zuzenean elkarteak 2009an Heletara heltzean abiatutako proiektua konfientsazko talde baten esku uzten du. EHKZk EHZren ildoa segituko du: mugimendu eta jatorri guzien ordezkatzailea, engaiatua, aldarrikapenez josia, munduei idekia eta bere inguruko problematiketaz konzientea. EHZk beti begirada bat atxikiko du EHKZ proiektuarengain. Egunerokoan presente izanen da, alde batetik administrazio kontseiluko kide gisa, baina bereziki laguntzaile, eta sustengu moral edota logistiko gisa hastetik buru. Duela 12 urte Journal du Pays Basque-ekin bezala, edo lehenago ere Irulegiko Irratiarekin bezala, Euskal Herria Zuzenean gogoeten, sorkuntzen eta proiektu abiatzeen gunea gelditzen da.


Igo



Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012

e-berripapera jaso ezazu!