Egitaraua![]() | Info praktikoak![]() | Txarteldegia![]() |
Laguntzaileak![]() |
Artistak![]() |
Hedabideak![]() |
2012ko Apirilaren 27a
17 urte. Bata bestearen atzetik joan zaizkigu denak. Bizitzan bezela urtez urte garatuz eta indartuz doa EHZ. Bizitzan ez bezela nahiz eta heldutasuna deitzen den horretatik hurbildu, festibala sortu zuten elementuak ez dira galdu bidean, gazteria, kultura, konpromezua, herria.
EHZ duela 17 urte sortutako proiektua delako baina ez zen biluzik etorri, esperientziaz jantzirik argumentuz josita... Uda hasiera bakoitzari hamazazpi urtez berea eman dio eta hala izaten segitu nahi du. Are gehiago, gazte izatetik sortu egin nahi du EHZ-k, bultzatu, garatu, hausnartu. Festa egin nahi du EHZ-k, gozatu nahi du, dastatu, saiatu, tronpatu ta berriz altxatu. Elkartu nahi du, trukatu... izaten segitu nahi du, adin, lurralde, kolore, gustu guzitako herritarrak batuz, Euskal Herriko topaleku izan nahi du. Herri baten isla izateaz gain herri zahar honen aktore bihurtzeko.
Mugak, normak, bazterketak gaindituz herria eraikitzeaz gain bere burua eraiki nahi du EHZ-k. Horretarako orain arte saihestezinak izan diren elementuek hala izan beharko dute, EHZk egunero arnasten duena, haiek gabe ezer ezingo litzatekeelako, laguntzaileak.
Aurten ere ehundaka eta ehundaka izango gira EHZ biziaraziko dugunak, egunerokoan EHZn lanean gehiegitan bakarrik sentitzen garen momentu hoiek alde batera utziz, festa eta irrien artean lan egingo dugu. Hiru egunez eraiki nahi dugun Herria izango dugu begien aurrean, hiru egunez sentituko dugu bizirik, plazan zein gure azalean.
17. Edizioa izango da ere ondora begira eta huts bat sentituko duguna, gurekin batera lanean, gu bezela sinetsi egin dutenak ondoan ez ditugula. Zenbat laguntzaile ereman dizkigute atxiloturik? Hemendik beraz musika notarik gozoenak haientzat!!!
2012 urte hau anbizioz betetako urtea da, festibala beste pauso bat ematera doa. Hiru urtez egonen gira Heletan, hiru urtez Heleta eta EHZ ezin bereiziak izanen dira. Gozatu, sortu eta trukatu aurten ere, bizi dadila Heleta gau eta egun, bizi dadila herria!
Gozatu festibala!
Gora EHZ!
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012