Facebook
Twitter
Instagram
Flickr
Topopass
rss
Harremana

EHrZ

2015ko Urtarrilaren 18a

1

Aurten EHrZak bere 7. edizioa ospatuko du ! Hasieran lehiaketa soilik Euskal Herrian zentratzen zen eta 60 bat taldek izena ematen zuten. Iaztik EHrZak mugak hautsi eta beste dimentsio bat hartu zuen, mundu guztiko taldeei irekiz eta bide hortaz populu ala hizkuntza minorizatuak ordezkatzen zituzten artistei parte hartzeko aukera emanez. Guztira 90 talde ezberdinek izena eman zuten, 15 nazio ezberdin ordezkatuz eta haietariko 11 festibalean aritu ziren !

Zer ? Nola ?Noiz ?

Gaurtik aurrera parte hartu nahi duten taldeek hilabete bat izango dute izena emateko webgunearen bitartez. Baldintza nagusiak dira beraiek sortutako 3 kantu bidaltzea, amateurrak, autoekoiztuak izatea eta errepresentatzen duten hizkuntz minorizatuan kantatzea.

-20 talde aukeratuak izanen dira aurtengo konpilazioa osatzeko, entzungai urririk EHZren webgunean.

-Batzuk festibalean aritzeko aukera izango dute.

-Bozkak 3 zatitan banatuko dira, lehenik publikoak bozkatuko du eta ondoren EHZko epaimahaiak. Ongi bukatzeko, sorpresaz beteriko sari bereziak eskainiak izanen dira, gure atzerriko populu minorizatuak errepresentatzen dituzten partaideen bitartez.

Egutegia:

-Urtarrilak 22: Izen emateen hasiera. -Otsailak 28: Izen emateen bukaera -Martxoak 1: Publikoaren bozken hasiera -Martxoaren 20: Epaimahaiaren bilera: Konpilazioa osatuko duten taldeen aukeraketa eta publikoaren bozka amaiera. -Martxoak 30: EHrZren konpilazioaren agertzea. -Apirilak 15: Festibalean arituko diren taldeen aukeraketa. -Maiatzak 1: Festibaleko taldeen izen ematea. - Uztailak 3, 4, 5: Aukeratutako taldeen parte hartzea festibalean

20 Urte, Urtero Sortzen

2015ko Urtarrilaren 21a

1
20 urte! 20 urte iragan dira Arrosako pentzean eszenatokia lehen aldiz muntatu genuenetik. Nork sinetsiko zuen garaian, musika lagun, gure herria eraikitzeko lanean gure harri koxkorra pausatzeko gai izanen ginela? Ba bai! 20. edizioa ospatuko du aurten EHZ Festibalak. 20. urteurrena, 20 urte! ...

EHZ 2015: Sorkuntza

2015ko Urtarrilaren 08a

1
20. urteko sorkuntza Parte hartu!Loturaren testua... EHZk bere 20° urtebetetzearentzat SORKUNTZA ERRALDOI bat muntatzen du bere laguntzaile guziekin... Parte hartu nahi duzu???? Motibatua zira, musikaria, edo dantzaria edo badakizu zure sudurra mihiarekin hunkitzen edo ez dakizu deusen egiten bain...
1

EHZ 2015: Lan taldeak osatzen!

2014ko Abenduaren 18a

Nola eta zergatik EHZ-aren lan talde batean sartu: Nola? Lan talde batean sartzeko idatzi [email protected] helbidera, erranez ze taldetan nahi ...
1

Gaztetxe Tour: Azken egunak

2014ko Abenduaren 01a

Zer da « Gaztetxe Tour »? Festibaleko laguntzaileek beren gaztetxeetan antolatuko duten bira hori, kontzertu, bazkari, triki-poteo edo laguntzailee...
1

EHZ: Grafistei Deia

2014ko Azaroaren 05a

EHZ-ak bere 2015-eko festibalaren afitxa bilatzen hasi da. Horren kari publiko guztiari irekia den lehiaketa bat bultzatu du. Edonor ezagutzen baduzu ...
2

SAR HITZA

2014ko Apirilaren 11a

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 19.edizioa heldu den Ekainaren 27/28/29an iraganen da Lekornen. Etorkizunari begira antolatzaileei segurtasuna em...

1

Besta bai, gogoeta ere bai!

2014ko Martxoaren 20a

Piztu sortu zenetik orain arte, EHZ beti trukaketa, eztabaida eta hausnarketa gune garrantzitsu bat izan da, urtean zehar zein festibal denboran. Aurt...
1

EHttipiZ : alkoholik gabeko eguna !!

2014ko Martxoaren 20a

Biharko belaunaldiak Euskal Herria Zuzenean belaunaldi guzien festibala da. 2013an Festibaleko 3 egunetan, haurren txokoari arreta berezi bat eman on...
1

EHRZ : lehen notak

2014ko Martxoaren 06a

Orain arte, 70 bat talde haien izena eman dute EhrZ-n parte hartzeko! Ikusten duzuen bezala, lorpen handi bat da, jakinez munduko hainbat talde festib...
2

PROGRAMAZIOA ez da gure helburua

2014ko Otsailaren 03a

Aski da inguruko festibaler begiratzea, fite ohartzeko sekulako konkurentzia bat badela programazioan.Bizkor ibili behar da eta gerla bat bezala da. D...

Gure planeta

2013ko Abenduaren 05a

2013, aldaketa urtea EHZ-rentzat

2013ko Otsailaren 14a

EHZ biltzar nagusia

2012ko Abenduaren 24a

Azaroaren 10-ean, Denak Baionarat

2012ko Azaroaren 08a

Biltzar Nagusirako gomita

2012ko Irailaren 11a

Artean- Galderak Joana Parot-i

2012ko Maiatzaren 21a

Gaztetxe Tour Milesker!

1-07ko Abenduaren 20a

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2015