2012ko Maiatzaren 21a
Bost galdera pausatu dizkiogu Joana Parot-i Artean programa presentatzeko.
Zer da Artean programa?
Artean proiektua gehigarri bat da Eukal Herria Zuzenean festibalarentzat, lehen urtea da plantan ezarria dela, joanden urteko Irudikatu proiektuaren segida garatuago bat dela erran dezakegu. Helburua da, festibaleko hainbat eremu edo gune okupatzea, sorkuntza artistiko batzuekin harmonia bat sortuz elkarren artean. Partehartzeko deialdi bat egin dugu, ideiak ukainten ahal dituzten pertsonei eta egituratzen ahal dituztenei zuzendu. Helburua ez zen partehartzaile guziak artista profesionalak izaitea, gure xedea baitzen euskaldeko "artistentzat" bertako ekimen bati parthartzea, haien sorkuntzak erakutsiz.
Nork du antolatzen?
Holako proiektu bat sortzea, duela zonbait urte festibaleko laguntzaile batzuen buruan ari dela garatzen, eta erran bezala aurten da egiazki plantan ezartzen. Animazio komisioa eta koordinatzailearekin batera, apainketa komisioa gehitzen da proiektu horren antolatzeko.
Aurten nola aurkeztua izanen da proiektua?
Presentatu diren artistei, elarazi dizkiegu gure nahiak eta batez ere errespetazeko diren gaiak, kasu honetan EHZren baloreak. Hala nola, euskal kultura, homofobia, sexismoa eta arrazismoaren aurkako borroka, giza eskubideak, lurraren babesa, ... Horrekin erakutsi diegu okupatzeko diren guneak, plaza, Antxarteta, sartzea, ... Artistak zonbait aste zuen, ideia baten presentatzeko, eta bi egonaldi antolatuak izan dira ideia horren egituratzeko. Bistan dena artistak, idei bat baino gehiago garatzen ahal ditu, eta beste artista batekin elkarlan bat egin.
Zertan aintzineko urtean muntatu den programaz ezberdintzen da?
Aintzineko urtean, helburua artisten obra grafikoekin erakusketa baten egitea zen. Aurten, erakusketa bat baino gehiago da, artistek eszenografia bat sortzen dute festibalarentzat. Ekitaldi hau idekiagoa da arte plastikoei zein arte grafikoei zuzendua delako. Artista profesional eta ez profesionalen arteko elkarrizketa bultzatua izanen da bi egonaldiri esker (maiatza eta ekainean). Horrela, 2012ko proiektua parte hartzaileagoa eta indar kolektibo baten gainean oinarritzen da.
Nork du parte hartzen?
Aurten 6 partehartzaile ditugu, 2 graffeur, 3 arkitektura edo apainketa munduan direnak eta mosaika egile bat. Baian helburua, erran bezala, elkarlan bat lortzea da partehartzaile desberdinen artean, haien ahalmenak garatzeko edo idekitzeko esperantzan.
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2012